2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Oposizio-lehiaketa, erizain plaza bat betetzeko Andra Mari egoitzan. Izendapena
Lesakako Andra Mari egoitzako Batzarrak, 2025eko irailaren 22an harturiko erabaki baten bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi zituen, erizain plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean.
Deialdia 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.
Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak izendapen-proposamena igorri dio Alkatetzari, puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde:
SONIA TABERNA IRIBARREN
Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2026ko uztailaren 31n, 149. alean.
Sonia Taberna Iribarren andreak aurkeztu ditu, epean barne, deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituela frogatzeko agiriak.
Oinarrien 13. puntuari jarraituz, alkateak, 603/2026 Ebazpenaren bidez, ebatzi du:
1. Sonia Taberna Iribarren andrea izendatzea Andra Mari egoitzako lan-kontratadun langile finkoa, erizain lanpostua betetzeko (2. zenbakia duena plantilla organikoan).
2. Jakinaraztea izangaiari hilabeteko epean hartu beharko duela lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Andra Mari egoitzako langile finkoa izateko. Kasu horretan, deialdiko oinarrietan ezarritakoari jarraikiko zaio.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Lesakan, 2026ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Ladis Satrustegi Altzugarai.
Iragarkiaren kodea: L2611686