186. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Oposizio-lehiaketa, mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapenaren indargabetzea

Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrak, 2025eko uztailak 23an, erabaki zuen onestea deialdi bat, alde batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat, lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan (plantilla organikoan R38 zenbakia duena), San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan sartzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzuteko.

Lan publikoaren eskaintza argitaratu zen 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, deialdiarekin eta oinarriekin, eta 15 egun naturaleko epe bat ireki zen eskabideak aurkez zitezen.

2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an, argitara eman zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Behin bukaturik eta onetsirik izangaien azken kalifikazioa mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketarako, argitara eman zen, deialdiaren oinarriei jarraikiz, probak gainditu zituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazio-ordenaren arabera, hala iragarki-taulan nola deialdiaren web fitxan, San Francisco de Asís Patronatuaren atariaren barnean.

Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrari igorri zitzaion David Chivite Bea izangaia kontratatzeko proposamena, espediente osoarekin batera.

Kontratazio-proposamena argitaratu zen toki-erakundearen atariko deialdiaren web fitxan, Patronatuaren iragarki-taulan eta 2026ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 16an.

Hogeita hamar egun naturaleko epe bat ireki zen, kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, proposatutako izangaiak deialdian eskatutako agiriak aurkez zitzan Patronatuaren erregistro orokorraren bidez.

Kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barnean, David Chivite Bea izangaiak deialdian eskatzen zen dokumentazioaren parte bat aurkeztu zuen Patronatuaren erregistro orokorrean, baina ez zuen agiririk aurkeztu aditzera emateko bazeukala deialdiaren oinarrietan eskaturiko titulua, edo titulua lortzeko eskubideak ordainduak zituela, deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko muga-egunerako.

Dokumentazioa aurkezteko epea buruturik, txostena eskatu zitzaion i3e kanpoko aholkularitza-enpresari, David Chivite Beak aurkezturiko dokumentazioa azter zezan. Txosten horretan honako hau ondorioztatzen da: "Espedienteko dokumentazioa ikusi ondoren, egiaztatutzat jotzen du David Chivite Beak ez duela betetzen titulazioari buruz deialdiaren 2.c) oinarrian ezarritako baldintza. Izan ere, Eskola Graduatuaren titulua eta prestakuntza osagarri batzuk baizik ez ditu aurkeztu, frogatu gabe Batxilergoko titulua edo bigarren mailako Lanbide Heziketa edukitzea, edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulazio bat".

Hala bada, David Chivite Beak eskaturiko agiriak behar zen epean aurkeztu ez dituenez, eta horretarako behar bezala justifikaturiko ezinbesteko arrazoirik adierazi ez duenez, ezin da kontratatu, eta deuseztaturik gelditzen dira haren jarduketa guztiak, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badu.

Horrenbestez, bidezkoa da David Chivite Bearen kontratazioa ukatzea eta, deialdiaren oinarriei jarraikiz, hutsik gelditu den plaza betetzea probak gainditu dituztenen zerrendan ondotik dagoen lehenbiziko izangaiarekin. Hari ere eskatuko zaio aurkez dezala deialdiaren oinarrietan adierazten den dokumentazioa, eta haren izendapen-proposamena argitaratuko da, Patronatuaren Batzarrari igortzeko.

Horrenbestez, erabiliz Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrari esleituriko eskudantziak, 2026ko abuztuaren 26an egin ohiko bilkuran,

ERABAKITZEN DU:

1. Ukatzea David Chivite Bea kontratatzeko izendapena, deialdian eskatzen zen titulazioa ez aurkezteagatik eta horretarako behar bezala justifikaturiko ezinbesteko arrazoirik ez adierazteagatik.

2. Kalifikazio-epaimahairi galdatzea, deialdiaren oinarrietan jaso bezala, hutsik gelditu den plaza bete dezan probak gainditu dituztenen zerrendan ondotik dagoen lehenbiziko izangaiarekin, eta izendatzeko proposamena egin dezan, Patronatuaren Batzarrari igortzeko.

3. Erabaki hau igortzea toki-erakundeko langileria alorrera, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunei jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruénigon, 2026ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2611622