2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapena
Bukatu da honako deialdi honen prozesua: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren plaza bat, 1006 zenbakia duena plantilla organikoan. Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak 2025eko urriaren 8an onetsi zuen deialdia, eta 2025eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 30ean. Hala, kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari jarraikiz, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretua (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), alkateak 2026ko irailaren 7an emandako 832 Ebazpenaren bitartez, Antsoaingo Udaleko funtzionario izendatu da Aintzane Iruretagoyena Ansorena, Langileria Alorreko administrari-ofizialaren lanpostuan ari dadin plantilla organikoan 1006 zenbakia duen plazan.
Interesdunari ohartarazten zaio lanpostuaz jabetu beharko duela, legez ezarritako moduan, 2026ko urriaren 1ean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2026ko irailaren 7an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2612047