186. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ARGITALPENA. Zehapena, laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunagatik, MCA Spain SL enpresari jarria.

Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onesten duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 40.2 artikuluak ezartzen duenez, laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunengatik jarritako zehapenak, irmoak direnean, erregelamendu bidez ezarri bezala emanen dira jakitera.

Aipatu arauaren erregelamendu garapena egiten du maiatzaren 4ko 597/2007 Errege Dekretuak, Laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunengatiko zehapenak aplikatzeari buruzkoak, zeinak zehazten baitu zer modutan eman behar diren jakitera aipatu zehapenak eta aurreikusten baitu kontsulta publikorako erregistro bat sortzea administrazio eskudun bakoitzean.

Maiatzaren 15eko 156/2008 Foru Aginduaren bidez, zehaztu ziren zeinek zuen eskumena eta nola eman behar diren jakitera laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunengatik jarritako zehapenak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Irmoa izanik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 439/2026 Ebazpena (TRLSA 223/2026 zehapen-prozeduran jarria eta I312026000032254 zenbakidun arau-haustearen aktaren bidez hasia), aipatu 156/2008 Foru Aginduaren 2. eta 3. artikuluetan xedatutakoa betez, bidezkoa da ezarritako zehapena jakitera ematea. Hona hemen:

–Zehatutako enpresaren sozietate-izena: MCA Spain SL.

–Jardueraren sektorea: 1039 - Fruituak eta barazkiak prozesatzeko eta kontserbatzeko beste modu batzuk.

–NANa edo IFZa: B31688617.

–Egoitza soziala: Logroño-Mendabia errepidea, NA 134, 87,5 km (Mendabia) - 31587 - Nafarroa.

–Egindako arau-haustea: Ez egokitzea amianto-zuntzekiko esposiziotik babesteko inolako neurririk.

Tipifikatuta dago Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onesten duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 13.10 artikuluan:

"Ez hartzea langileen segurtasunerako eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa dakarten lan-baldintzei aplikatzen ahal zaizkien bestelako prebentzio-neurriak, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez".

–Ezarritako zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: 42.000 euro (borondatez ordaindu ondoren, hasierako proposamenaren gaineko %40ko murrizketa aplikatuta).

–Arau-haustearen akta egin den eguna: 2026ko ekainaren 15a.

–Zehapena irmo bilakatu den eguna: 2026ko abuztuaren 27a.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 26an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2612051