1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
206/2026 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimen berri bat ematen baitzaio Eguesibarko "International School of Navarra" atzerriko irakaskuntzen ikastetxe pribatuari, Ameriketako Estatu Batuetako irakaskuntzak emateko.
Aztertu da "Colegio ISN SLU" entitateak (IFZa: B71012199), Eguesibarko "International School of Navarra" atzerriko irakaskuntzen ikastetxe pribatuaren titularrak (ikastetxe kodea: 31013653), aurkeztutako eskaera baimen berri bat eman dakion, orain arte eman dituen Ingalaterrako eta Galesko curriculum nazionaleko irakaskuntzen ordez Ameriketako Estatu Batuetako atzerriko irakaskuntzak emateko, Espainiako Hizkuntza eta Kulturarekin osatuta, eta, gainera, International Baccalaureate (UK) / Nazioarteko Batxilergoko irakaskuntzak emateko.
Filadelfiako (Pennsylvania) MSA entitateak (Middel States Association of Colleges and Schools) ikastetxe horri egiaztapena eman dio PK2-12 ikasmailak emateko, Eskolaurretik Bigarren Hezkuntzara bitartekoak, 450 ikasposturekin. Egiaztapenak 7 ikasturteko indarraldia du, gehienez ere 2033ko uztailaren 1era artekoa, eta 3 eta 6 urteren buruan berrikusten ahalko da.
Kanpo Gaietarako Ministerioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak aldeko txostena eman du, kontuan hartuta Espainiaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean indarrean den Kultura Hitzarmena eta elkarrekikotasun printzipioa betetzeari buruz.
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioko Hezkuntza Plangintza eta Kudeaketako Zuzendaritza Nagusiak txostena eman du, non aztertzen baititu ikastetxeak eman nahi dituen irakaskuntzen baliokidetzak, Espainian onar daitezen.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostena eman du Espainiako Hizkuntza eta Kultura irakasgaia emateko eskatu beharreko baldintzak betetzeari buruz.
Egiaztatu da "International School of Navarra" ikastetxea erregistratuta dagoela "International Baccalaureate" erakundeak diplomarako programa irakasteko baimena duen ikastetxe gisa (kodea: IB 062231), 2024-2025 ikasturteaz geroztik.
Kontuan harturik Espainian dauden atzerriko ikastetxeen araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan ezarritakoa.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBAZTEN DUT:
1. Azkentzea Eguesibarko "International School of Navarra" atzerriko irakaskuntzen ikastetxe pribatuak (ikastetxe kodea: 31013653) Ingalaterrako eta Galesko curriculum nazionaleko irakaskuntzak, Espainiako Hizkuntza eta Kulturarekin osatuta, emateko duen baimena, 2026ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin.
2. Baimen berria ematea "Colegio ISN SLU" entitateari (IFZa: B71012199), Eguesibarko "International School of Navarra" atzerriko irakaskuntzen ikastetxe pribatuaren titularrari (ikastetxe kodea: 31013653), Ameriketako Estatu Batuetako hezkuntza sistemako irakaskuntzak emateko, Espainiako Hizkuntza eta Kulturarekin osatuta, 2026-2027 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin.
3. Adieraztea hauek direla ikastetxearen erregistro datuak:
–Ikastetxearen kodea: 31015285.
–Ikastetxearen izen generikoa: Espainian dagoen atzerriko ikastetxe pribatua.
–Izen espezifikoa: "International School of Navarra".
–Titularra: "Colegio ISN SLU" (IFZa: B71012199).
–Helbidea: Ardazko bidea 4.
–Herria: Gorraitz (p.kd.: 31620).
–Udalerria: Eguesibar.
–Baimendutako irakaskuntzak: Ameriketako Estatu Batuetako hezkuntza sistemako PK2-12 ikasmailak, Eskolaurretik Bigarren Hezkuntzara bitartekoak, Espainiako Hezkuntza Sistemako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapen baliokideak, Espainiako Hizkuntza eta Kultura irakasgaiarekin osatua, bai eta "IB-International Baccalaureate (UK)" / Nazioarteko Batxilergoko irakaskuntzekin ere azken bi ikasmailetan.
–Baimendutako gehieneko edukiera: 450 ikaspostu.
–Baimendutako ikasleak: espainiarrak eta atzerritarrak.
4. Esan beharra dago ezen, egindako ikasketak onartzeko, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketen homologazio eta baliozkotzeari buruzko araudian xedatutakoa hartuko dela kontuan, maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.
5. Gogoratu behar da "Middle State Association" entitateak emandako egiaztapenak 7 urteko indarraldia duela gehienez, hau da, 2033ko uztailaren 1era artekoa, eta data horretan titularrak MSAren edo irakaskuntzen jatorriko herrialdean baimenduta dagoen antzeko entitate baten egiaztapen berri bat aurkeztu beharko duela.
6. Ohartarazi beharra dago ezen, 806/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluarekin bat, ikastetxeko entitate titularrak baimen berri bat eskatu beharko diola departamentu honi, egiaztapen entitatearen ziurtagiria eta izandako aldaketaren frogagiria aurkeztuta, baldin eta ikastetxearen konfigurazioa aldatu nahi bada eta horrek ekartzen badu ebazpen honen 3. atalean ezarritako erregistro datuak aldatzea, edo instalazioak aldatu nahi badira.
7. Ohartarazi behar da, halaber, ikastetxeak Nafarroako Gobernuko Ikastetxeen Erregistroan duen inskripzioa deuseztatu, baliogabetu edo aldatzen ahalko dela, bidezkoa denaren arabera, titular interesdunari entzun ondoren, baldin eta inskripzioaren oinarri izandako funtsezko baldintzak aldatzen badira edo maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan eta gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoa urratzen bada, errege dekretu horren 17. artikuluak ezarritako moduan.
8. Nafarroako Ikastetxeen Erregistroan baja ematea "International School of Navarra" atzerriko ikastetxe pribatuaren (ikastetxe kodea: 31013653) erregistro-idazpenei, eta "International School of Navarra" Espainian dagoen atzerriko ikastetxe pribatua inskribatzea (ikastetxe kodea: 31015285). Aldaketa horiek Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioko Ikastetxeen Erregistrora bidaliko dira.
9. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
10. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen eta Hezkuntza Zerbitzuen Kudeaketaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari.
11. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 31n.–Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2611868