1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
586/2026 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira 2025-2026 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak, eta horiek ordaintzen baitira. DDBN kodea: 900462.
Arte eta Hizkuntza Ikasketen Ataleko buruak, 2026ko abuztuaren 5eko txostenaren bidez, 2025-2026 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak eman eta ordaintzeko proposamena egin du. Laguntza horien deialdia zuzentzen zaie goi mailako arte ikasketen ikastetxeek sustatzen dituzten nazioarteko mugikortasunerako programetan parte hartu duten goi mailako arte ikasketetako ikasleei, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 201/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Laguntza eman eta ordaintzea eranskinean aipatzen diren eskatzaileei; eranskin horretan ageri dira jasoko dituzten zenbatekoak ere. Guztira, 4.360,00 euro dira.
2. Emandako laguntzen ordainketa Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorren "Goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak" izeneko 420001 42400 4800 322500 partidaren kargura eginen da (kontabilitate espedientea: 40002877). Deialdiaren id.: 900462.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara daitezela agintzea.
4. Interesdunei banan-banan jakinaraztea laguntza eman zaiela. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 26an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA.–ONARTUTAKO LAGUNTZAK
DEITURAK | IZENA | EMANDAKO ZENBATEKOA (eurotan) |
ACEÑA LAGUNAS | LUCAS | 1.874,00 |
GONZÁLEZ ORTUÑO | IRAITZ | 800,00 |
INSAUSTI AGREDA | IBAI | 840,00 |
OSINAGA RUIZ | JUNE | 846,00 |
Iragarkiaren kodea: F2611834