186. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

290E/2026 EBAZPENA, irailaren 2koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Ana Cañas Palacios andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ana Cañas Palacios andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2026ko irailaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe da lanpostuan eginen duen azken eguna.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko irailaren 2an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2611885