1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2865/2026 EBAZPENA, irailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, José Ángel Calvo Berdonces jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, artxiboetako goi mailako teknikari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 2425/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboetako goi mailako teknikarien hiru plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2025eko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 15ean.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 3322/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko azaroaren 11n.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 345/2026 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko otsailaren 4an.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 2422/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazan sartzen ahal zena izenda zezaten, deialdian eskatutako baldintzak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko abuztuaren 17an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Barne-igoerako txandako izangai José Ángel Calvo Berdonces jauna izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, artxiboetako goi mailako teknikari lanpostuan aritzeko, eta hutsik dagoen 11779 plaza esleitzea. Plaza hori Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago eta Iruñean du destinoa. Plaza betetzeko ezinbestekoa da B motako gidabaimena edukitzea.
2. Izendatutako izangaiak 2026ko irailaren 28an hartu beharko du plazaren jabetza, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
Data horretan plazaren jabetza hartu ezean, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. 6133 eta 6735 plaza hutsak bete gabe gelditu direla deklaratzea, 2026ko irailaren 28tik aurrerako ondorioekin.
4. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko irailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
Iragarkiaren kodea: F2612026