186. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2814/2026 EBAZPENA, irailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, larrialdietako mediku albokoen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1972E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen larrialdietako mediku albokoen 12 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 18ko 3035E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 19an.

Oposizioaldia bukatuta, 2026ko abuztuaren 11n, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, larrialdietako mediku albokoen lanpostuan aritzeko:

–Igoera txanda:

VIDAL GÓMARA, ALEJANDRA

SALEGUI GURIDI, AMAIA

ÍÑIGUEZ DÍEZ, LORENA

BEZUNARTEA PASCUAL, ARANTXA

SOTO IZCUE, ALBA

AYERRA ARREGUI, LEIRE

SUÁREZ CORREA, VANESSA

URUEÑA ZAMORA, LEYRE CRISTINA

–Txanda irekia:

ARBIZU FERNÁNDEZ, EIDER

MARTÍNEZ FAYA, HUGO

CASAS MENAN, SAMUEL AGUSTÍN

MODESTO DOS SANTOS, JOAO LUIS

2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Izendatutako izangaiek 2026ko irailaren 21ean hartu beharko dute plazaren jabetza.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko irailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ZENTROA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

Igoera

VIDAL GÓMARA, ALEJANDRA

70750

REINA SOFÍA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

Igoera

SALEGUI GURIDI, AMAIA

70748

REINA SOFÍA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

Igoera

ÍÑIGUEZ DÍEZ, LORENA

68621

REINA SOFÍA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

Igoera

BEZUNARTEA PASCUAL, ARANTXA

73734

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Igoera

SOTO IZCUE, ALBA

67130

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Igoera

AYERRA ARREGUI, LEIRE

67955

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

Igoera

SUÁREZ CORREA, VANESSA

72609

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Igoera

URUEÑA ZAMORA, LEYRE CRISTINA

69701

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Irekia

ARBIZU FERNÁNDEZ, EIDER

70561

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Irekia

MARTÍNEZ FAYA, HUGO

73735

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Irekia

CASAS MENAN, SAMUEL AGUSTÍN

67952

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

Irekia

MODESTO DOS SANTOS, JOAO LUIS

67196

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2611889