186. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7185/2026 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Ana Isabel García López andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzako Planen, Programen eta Baliabideen Plangintza eta Kudeaketa Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Ana Isabel García López andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzako Planen, Programen eta Baliabideen Plangintza eta Kudeaketa Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Izendapenak 2026ko irailaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzara, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko irailaren 1ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2611958