2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Oposizio-lehiaketa murriztua, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (elektrizitateko espezialitatea) betetzeko lan-araubidean. Deialdiko plaza bete gabe uztea
Cintruénigoko alkate Oscar Bea Trincadok ebazpen hau eman du 2026ko abuztuaren 24an:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko ekainaren 30ean hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta lan-araubidean betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (elektrizitateko espezialitatea), C mailakoa. Plazak A76 kodea dauka Cintruénigoko Udalaren plantilla organikoan.
Deialdi hori argitara eman zen 2026ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an, deialdiaren web-fitxan eta toki-erakundearen iragarki-taulan.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da bete gabe deklaratzea, bat etorriz deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoarekin.
Horiek horrela, bada,
EBAZTEN DUT:
1.–Bete gabe deklaratzea aipatu deialdia, zeinaren xedea baita oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta lan-araubidean betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (elektrizitateko espezialitatea), C mailakoa. Plazak A76 kodea dauka Cintruénigoko Udalaren plantilla organikoan.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren atarian (deialdiaren web-fitxan) eta iragarki-taulan.
Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta errekurtso hauetako bat aurkez daiteke haren kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Cintruénigon, 2026ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2611472