185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Mendabiako udal-mugarteko "Loar II" meatze-ustiategiko proiektua.

Hormicasa Canteras SL enpresak baimena eskatu dio Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari "Loar II" izeneko ustiategian legar eta hareen meatze-aprobetxamendua egiteko.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, jendaurrean jartzen da goian adierazitako proiektua, zeina ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe baitago, baita haren ingurumen inpaktuaren azterketa eta leheneratze plana ere.

30 egun balioduneko epea izanen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita (larunbat, igande eta jaiegunak ez dira zenbatzen). Ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura zuzenduta, edo, bestela ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña) eta Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian, esteka honen bidez:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/loar-II-ustiatzeko-proiektua

Iruñean, 2026ko abuztuaren 26an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2611867