185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

229E/2026 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza honen deialdia onesten duena 2026-2027 aldirako: berrikuntza proiektuen deialdia, Nafarroako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoko eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduentzat. DDBN kodea: 914071.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren testu bateratuak printzipio funtsezko gisa planteatzen du hitzaurrean hezkuntza komunitatea osatzen duten guztiak lankidetzan aritu daitezela kalitatezko hezkuntza lortze aldera, eta horrek exijitzen du ikasleek, irakasleek, familiek, ikastetxeek eta hezkuntzako administrazioek baterako esfortzua egin dezaten. Arreta berezia jartzen du, baita ere, ikastetxeei autonomiazko espazioak emateko, betiere kasuan kasuko hezkuntzako administrazioek ezarri duten lege esparru orokorrean, jarduketak ikasleen ezaugarriei eta ikastetxearen nahiz inguruaren zirkunstantzia zehatzei egokitzeko aukera izan dezaten, azken xedea izanik kalitatezko hezkuntza lortzea eta eskola arrakasta hobetzea.

Era berean, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak 6. artikuluko 2 b) puntuan ezartzen duenez, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuek berrikuntzako eta garapeneko ekintzak eta proiektuak sustatuko eta garatuko dituzte, inguruko enpresekin eta solaskide sozialekin batera, eta garatutako esperientzien edukia eta balorazioa helaraziko dizkiete gainerako ikastetxeei.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak adierazten duenez, etengabeko prestakuntza irakasle guztien eskubidea eta betebeharra da, baita hezkuntzako administrazioen eta ikastetxeen beren erantzukizuna ere. Era berean, ezartzen du hezkuntzako administrazioei dagokiela berrikuntza programak sustatzea, irakaskuntzaren kalitatea eta zentroen funtzionamendua hobetzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak 3. artikuluko k) apartatuan jasotzen duenez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren helburu estrategikoetako bat da berrikuntza teknologiko eta didaktikoa sustatzea, baita ikastetxeek berrikuntza eta ikerketa proiektuetan parte har dezatela sustatzea ere.

Bidenabar, Europako Parlamentuak markatutako eta "Europa 2030 Estrategia" programan jasotako norabideek funtsezko helburuen artean dute lanbide heziketa sustatzea, erakargarriagoa eta kalitate hobekoa izan dadin, ikasketa horiek indartze aldera eta berrikuntzaren, kalitatearen eta sormenaren esparruetan esperientzia berriak sortzeko.

Hori dela eta, deialdi honen bidez, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak asmo handiko hainbat berrikuntza programa garatuko ditu 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe itunduetan, helburu desberdinekin, eta gehieneko zenbateko hau esleituko die:

–KIMUA programa (eraldaketa metodologikoa): 3.000,00 euro proiektuko, 3.000,00 euroko gehieneko zenbatekoa agortu arte.

–INIZIA programa (hezkuntza arloko ekintzailetza eta berrikuntza): 3.000,00 euro proiektuko, 3.000,00 euroko gehieneko zenbatekoa agortu arte.

–INNOVA programa (berrikuntza eta ikerketa teknologikoa eta digitala): 13.500,00 euro proiektuko, 27.000,00 euroko gehieneko zenbatekoa agortu arte.

–COLABORA programa (lankidetza eta interrelazioa): 8.500,00 euro proiektuko, 8.500,00 euroko gehieneko zenbatekoa agortu arte.

–FUTURA programa (askotariko gaiak – 2026-27 deialdi honetarako, proiektu diruz lagungarriek lotura zuzena izan beharko dute autonomia digitalarekin eta ekonomia zirkularrarekin edo STEM eremuarekin): 8.500,00 euro proiektuko, 8.500,00 euroko gehieneko zenbatekoa agortu arte.

Deialdi honetako programa bakoitza zehaztuta dago ebazpen honen I. eranskineko oinarri arautzaileetan.

Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntza honen deialdia onestea 2026-2027 aldirako: berrikuntza proiektuen deialdia, Nafarroako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoko eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduentzat. Orobat, haren oinarri arautzaileak onesten dira, ebazpen honen I., II., III., IV., V., VI. eta VII. eranskinetan jasota daudenak.

2. 50.000,00 euroko gastua baimentzea deialdi honen konpromisoei erantzuteko. Gastu hori 2027ko gastuen aurrekontura egotziko da, zehazki, 2026ko gastuen aurrekontuko 420003-42300-4811-322E00 (Proiektu eraldatzaileak Lanbide Heziketako ikastetxe itunduetan) partidaren baliokidea izanik gaitzen den aurrekontu-partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.

3. Ebazpen hau eta eranskinak argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atariaren tramiteen katalogoan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko ekainaren 25ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTEAN NAFARROAKO LANBIDE HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOKO ETA DISEINUKO IRAKASKUNTZETAKO IKASTETXE ITUNDUETAN BERRIKUNTZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK (KIMUA, INIZIA, INNOVA, COLABORA ETA FUTURA PROGRAMAK)

Lehena.–Xedea.

Oinarri hauen helburua da arautzea nolako laguntza eta aitortza neurriak izanen dituzten Nafarroako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoko eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduetan egiten diren berrikuntza proiektuek. Honako programa hauek izanen dira oinarri hauen xede:

–KIMUA programa: eraldaketa metodologikorako proiektuak.

–INIZIA programa: hezkuntza arloko ekintzailetzako eta berrikuntzako proiektuak:

–INNOVA programa: berrikuntza eta ikerketa teknologiko eta digitaleko proiektuak.

–COLABORA programa: lankidetza eta interrelazio proiektuak.

–FUTURA programa: hainbat gairi buruzko proiektuak. 2026-27 deialdi honetarako, proiektu diruz lagungarriek lotura zuzena izan beharko dute autonomia digitalarekin eta ekonomia zirkularrarekin edo STEM eremuarekin.

Bigarrena.–Onuradunak.

Deialdi honen onuradunak dira Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoko eta Diseinuko irakaskuntzetako Nafarroako ikastetxe itunduak.

Deialdi honetan parte hartzeko, eskaera aurkezten denean eta proiektua egiten den bitartean, irakasleak jarduneko zerbitzuan egon behar du lehenago aipatutako ikastetxeetako batean.

Lehentasunez irakasleek taldean hartu beharko dute parte. Ikastetxe bereko irakasle taldeak zein ikastetxe bat baino gehiagoko irakasleen artean osatutako taldeak aurkezten ahalko dira.

Zenbait kasu zehatz eta justifikatutan, irakasleek ez ezik irakasle ez diren ikastetxeko langileek ere har lezakete parte proiektuaren garapenean.

Proiektuan itunpeko hainbat ikastetxek parte hartzen badute, horietako bat "ikastetxe koordinatzailea" izanen da.

Ikastetxe koordinatzaileak eskatu beharko du dirulaguntza, eta gastuak justifikatu.

Aurkeztutako proiektuak ikastetxe koordinatzaileko zuzendaritzaren onespena izan beharko du, zeinak adierazi beharko baitu proiektuak ekarpen bat egiten duela ikastetxearen hezkuntza jarduna hobetzeko. Zuzendaritza taldeak proiektu hori egitearen ardura hartzen du bere gain, nahiz eta proiektuko irakasleen artean aldaketak izan. Era berean, konpromisoa hartzen du familien eta hezkuntza komunitateko gainerako kideen artean zabaltzeko. (VII. eranskina).

Hirugarrena.–Laguntzen zenbatekoa.

3.1. 50.000 euro bideratuko dira guztira, 2026-2027 ikasturtean, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoko eta Diseinuko irakaskuntzetako Nafarroako ikastetxe itunduen berrikuntza proiektuak diruz laguntzeko.

3.2. Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena lortu duten proiektuei taula honetan ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie:

PROGRAMA

INTENTSITATEA

MUGA, PROIEKTU BAKOITZEKO

GUZTIRA, PROGRAMA BAKOITZEKO

KIMUA

%100

3.000 euro

3.000 euro

INIZIA

%100

3.000 euro

3.000 euro

INNOVA

%100

13.500 euro

27.000 euro

COLABORA

%100

8.500 euro

8.500 euro

FUTURA

%100

8.500 euro

8.500 euro

Laguntzen zenbatekoa norgehiagoka banatuko da onartutako proiektuen artean, deialdiaren guztizko zenbatekoa agortu arte.

Programa bakoitzaren eskaerei erantzun ondoren krediturik badago, kreditu hori beste programa batzuetako proiektuak diruz laguntzeko erabiltzen ahalko da, lehentasun hurrenkera honetan:

1. INIZIA programa.

2. KIMUA programa.

3. FUTURA programa.

4. COLABORA programa.

5. INNOVA programa.

Laugarrena.–Gastu hautagarriak.

Honako hauek hartuko dira gastu hautagarritzat programa guztietarako:

–Proiektuko jardueretarako gastuak (zabalkundeko jarduerak, material suntsikorra, ekitaldietarako eta erakundeetarako sarrerak eta abar).

–Parte-hartzaileen mantenuaren eta jardueraren gastu xehatuak (bilerak eta ikasleen eta irakasleen topaketak eta abar).

–Aretoak alokatzeko gastuak.

–Adituek lan zehatzak egiteagatiko gastuak.

–Material suntsikorra erosteko gastua.

–Ikus-entzunezko materialaren gastuak (sustapen bideoak).

–Ekipamendua erosteko gastuak.

–Ikus-entzunezkoen eta informatikaren materialaren gastuak.

–Proiektuak egiteko beharrezkoak diren materialen gastuak.

Bosgarrena.–Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa.

a) Proiektuak koordinatzaile bat izan beharko du ikastetxean. Hark izanen du lantaldea koordinatzeko ardura, eta Hezkuntza Departamentuarekiko solaskidea izanen da.

b) Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Atalak pertsona bat izanen du proiektuak kudeatzeko. Pertsona hori koordinatuko da ikastetxe bakoitzean proiektuaren koordinatzaile izendatu diren pertsonekin.

c) Proiektuen koordinatzaileei lan-txantiloiak emanen zaizkie, proiektu horiek koordinatzeko. Lanerako material eta eranskin guztiak Google DRIVE bidez partekatuko dizkie Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren kudeatzaile arduradunak proiektu bakoitzaren koordinatzaileei.

d) Proiektuaren koordinatzaileak jarraipena eginen du Hezkuntza Departamentuko kudeatzailearekin, ikasturtean zehar.

Seigarrena.–Proiektuen betebeharrak.

6.1. Deialdi honetara aurkezten diren proiektuek originalak izan beharko dute, ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak, eta hezkuntza jarduneko prozesuetako edo osagaietako bat kualitatiboki ukitu.

6.2. Deialdi honetara aurkezten diren berrikuntza ekintzek lotura zuzena izanen dute deialdi honen xedean aipatutako programetako baten barnean Lanbide Heziketako ikastetxe itunduetako ikasgelan edo lantegian aplikatutako berrikuntzarekin.

6.3. Ikasleen lankidetzarekin egin beharko dira.

6.4. Proiektuek originalak izan beharko dute, sortu berriak, eta ezin dira berrikuntza proiektuetako beste deialdi batzuetan aukeratutakoak izan. Edo aurreko deialdian hasitako baten jarraipena, berezko izaera duena.

6.5. Beharrezkoa izanen da proiektuak adierazleak eta helmugak ezartzea, helburuak erdietsi diren neurtzeko.

6.6. Proiektua jarduketa lerro hauetakoren batean garatuko da:

Programa bakoitzaren baldintzak:

a. KIMUA programa (eraldaketa metodologikorako proiektuak):

–Ikasleen ikaskuntza esanguratsua eta lankidetzakoa bultzatuko duten metodologia aktiboak ezartzea.

–Proiektuen, erronken edo taldeen araberako ikaskuntza sustatzen duten metodologiak ezartzea.

–Konpetentzien eta inklusioaren ikuspegitik, hezkuntza-erritmo, -estilo eta -premien aniztasunari erantzunen dioten metodologiak ezartzea.

–Beste ildo berritzaile eta eraldaketa metodologikoko batzuk ezartzea.

b. INIZIA programa (hezkuntza arloko ekintzailetza eta berrikuntza):

–Ekintzailetzako jarrerak eta trebetasunak sustatzea.

–Tokiko eta erakundeetako ekintzaileen erreferentziak sortzea eta haiek ezagutaraztea.

–Autoenplegua aurkeztea laneratzeko aukera eskuragarri gisa.

–Proiektuen, erronken edo taldeen araberako ikaskuntza sustatzen duten metodologia aktiboak ezartzea.

c. INNOVA programa (berrikuntza eta ikerketa teknologiko eta digitaleko proiektuak):

–Teknologiak integratzea (ikastetxeak dituenak nahiz emergenteak) ikasteko eta irakasteko metodologiak digitalki nahiz teknologikoki eraldatzeko edota hobekuntza operatiboak edo irisgarritasunekoak dakartzaten zerbitzu eta produktu berriak garatzeko.

–Aplikazio informatikoak edo multimedia-sistemak garatzea eta/edo egokitzea, irakasteko edo prozedurak kudeatzeko.

–Datuen eta informazioaren segurtasuneko, aurkezpeneko, erabilerako, irisgarritasuneko, tratamenduko eta eskuraketako teknologia aurreratuak sartzea, lan ingurunera eramaten ahal badira.

–Trebakuntza digitala garatzea, heziketako prozesuaren barruan, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren askotariko alorretan tresna eta teknologia digitalak efizientziaz erabiltzeko aukera ematen duten gaitasunak eta ezagutzak eskuratzeko.

d. COLABORA programa (lankidetza eta interrelazio proiektuak):

–Ikasleek sarean aktiboki eta lankidetzan ikastea sustatzen duten metodologiak ezartzea, hezkuntza erritmo, estilo eta premiei erantzuteko balio dutenak eta konpetentzietan eta inklusioan oinarritutako ikuspegi batetik abiaturik.

–Hezkuntza prozesuaren barruan, gaitasun digitala garatzea, trebetasunak eta ezagutzak eskuratzeko, bide emanen dutenak interakzioa ahalbidetuko duten tresna eta teknologia digitalak eraginkortasunez erabiltzeko, sare globalak erabiliz bizitza pertsonalaren eta profesionalaren hainbat alderditan.

–Konpromisoa bultzatzea hezkidetzarekin eta kontzientzia kritikoaren garapenarekin: genero-berdintasuna, bizikidetza eta tratu ona, erantzukizuna eta justizia soziala, tolerantzia, beste pentsamolde batzuekiko irekitasun kritikoa, herritartasun globala, jasangarritasuna eta ingurumena.

e. FUTURA programa (autonomia digitala eta ekonomia zirkularra edo STEM eremuarekiko lotura sustatzen duten proiektuak):

–Autonomia teknologikoa sustatzea, kode irekiko tresnak edo doako lizentzia dutenak ezarriz.

–Ikastetxeko ekipamendu ez-informatikoaren bizi-zikloa optimizatzea, beste erabilera batzuk emanez edo praktika edo proiektu berrietan ezarriz.

–STEM bokazioak bultzatzea, metodologia aktiboen bidez eta ingurune errealetan esperimentatuz.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea eta epeak.

Eskaera egiteko, parte hartzeko eskaera-orria bete behar da (II. eranskina: Inskripzio eredua). Dokumentu horrek honako hauek jasoko ditu, behar bezala beteta: III. eranskina (Aurrekontua), IV. eranskina (Denbora-plangintza) –proiektuaren betetze-mailaren ehunekoa eta jarraipen-datuak izan ezik– eta VII. eranskina (Proiektua hedatzeko egutegiaren aurreikuspena).

Eskaerak bide telematikoz aurkeztuko dira, tramiteen orrian dagoen deialdiaren iragarkiaren fitxako izapideen ataletik (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/laguntzak-unibertsitatez-kanpoko-ikastetxe-itunduetan-hezkuntza-berrikuntzako-proiektuak-sustatzeko-2026-2027-ikasturtea).

Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zortzigarrena.–Hautapen prozesua.

8.1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak (Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzua) honako irizpide hauen arabera baloratuko ditu proiektuak, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta:

a. KIMUA programa (eraldaketa metodologikorako proiektuak):

ZK.

IRIZPIDEA

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

GUTXIENEKO PUNTUAZIOA

1

Proiektua deialdi honetan proposatutako jarduketa-lerroei egokitzea.

20 p.

15 p.

2

Helburuak argi definitzea: berariazkoak, neurgarriak, lortzeko modukoak eta garrantzitsuak.

10 p.

5 p.

3

Proiektua ebaluatzeko irizpideak eta prozesua ongi zehaztuta daude eta helburuekin bat datoz.

10 p.

5 p.

4

Proiektuaren planifikazioa: faseak eta denborak.

10 p.

5 p.

5

Ikasleen eta irakasle-taldeen parte-hartzea eta inplikazioa proiektuan. Talde kopurua eta etapak, parte hartzen duten irakasleen kopurua, diziplina anitzeko irakasleen taldeak izatea...

Hezkuntza komunitateko beste kide batzuen parte-hartzea eta lankidetza: irakasle ez diren langileak, udalak, osasun etxeak, mankomunitateak, GKEak, beste ikastetxe batzuk, unibertsitateak, etab.

20 p.

15 p.

6

Web-ean, sare sozialetan eta beste edozein bidetan zabaltzea.

20 p.

10 p.

7

Aurrekontua proiektuari eta aurkezten den programari egokitzea.

10 p.

5 p.

Puntuazioa, guztira

100 p.

60 p.

(*) Baztertu eginen dira, gutxieneko puntuazio horiek lortuta ere, balorazio irizpide guztien multzoan osotara 60 puntu lortzen ez dituzten eskaerak.

b. INIZIA programa (hezkuntza arloko ekintzailetza eta berrikuntza):

ZK.

IRIZPIDEA

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

GUTXIENEKO PUNTUAZIOA

1

Proiektua deialdi honetan proposatutako jarduketa-lerroei egokitzea.

20 p.

15 p.

2

Helburuak argi definitzea: berariazkoak, neurgarriak, lortzeko modukoak eta garrantzitsuak.

10 p.

5 p.

3

Proiektua ebaluatzeko irizpideak eta prozesua ongi zehaztuta daude eta helburuekin bat datoz.

10 p.

5 p.

4

Proiektuaren planifikazioa: faseak eta denborak.

10 p.

5 p.

5

Ikasleen eta irakasle-taldeen parte-hartzea eta inplikazioa proiektuan. Talde kopurua eta etapak, parte hartzen duten irakasleen kopurua, diziplina anitzeko irakasleen taldeak izatea...

Hezkuntza komunitateko beste kide batzuen parte-hartzea eta lankidetza: irakasle ez diren langileak, udalak, osasun etxeak, mankomunitateak, GKEak, beste ikastetxe batzuk, unibertsitateak, etab.

20 p.

15 p.

6

Web-ean, sare sozialetan eta beste edozein bidetan zabaltzea.

20 p.

10 p.

7

Aurrekontua proiektuari eta aurkezten den programari egokitzea.

10 p.

5 p.

Puntuazioa, guztira

100 p.

60 p.

(*) Baztertu eginen dira, gutxieneko puntuazio horiek lortuta ere, balorazio irizpide guztien multzoan osotara 60 puntu lortzen ez dituzten eskaerak.

c. INNOVA programa (berrikuntza eta ikerketa teknologiko eta digitaleko proiektuak):

ZK.

IRIZPIDEA

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

GUTXIENEKO PUNTUAZIOA

1

Proiektua deialdi honetan proposatutako jarduketa-lerroei egokitzea.

30 p.

20 p.

2

Helburuak argi definitzea: berariazkoak, neurgarriak, lortzeko modukoak eta garrantzitsuak.

10 p.

5 p.

3

Proiektua ebaluatzeko irizpideak eta prozesua ongi zehaztuta daude eta helburuekin bat datoz.

10 p.

5 p.

4

Proiektuaren planifikazioa: faseak eta denborak.

10 p.

7 p.

5

Ikasleen eta irakasle-taldeen parte-hartzea eta inplikazioa proiektuan. Talde kopurua eta etapak, parte hartzen duten irakasleen kopurua, diziplina anitzeko irakasleen taldeak izatea...

Hezkuntza komunitateko beste kide batzuen parte-hartzea eta lankidetza: irakasle ez diren langileak, udalak, osasun etxeak, mankomunitateak, GKEak, beste ikastetxe batzuk, unibertsitateak, etab.

20 p.

10 p.

6

Web-ean, sare sozialetan eta beste edozein bidetan zabaltzea.

10 p.

5 p.

7

Aurrekontua proiektuari eta aurkezten den programari egokitzea.

10 p.

8 p.

Puntuazioa, guztira

100 p.

60 p.

(*) Baztertu eginen dira, gutxieneko puntuazio horiek lortuta ere, balorazio irizpide guztien multzoan osotara 60 puntu lortzen ez dituzten eskaerak.

d. COLABORA programa (lankidetza eta interrelazio proiektuak):

ZK.

IRIZPIDEA

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

GUTXIENEKO PUNTUAZIOA

1

Proiektua deialdi honetan proposatutako jarduketa-lerroei egokitzea.

30 p.

20 p.

2

Helburuak argi definitzea: berariazkoak, neurgarriak, lortzeko modukoak eta garrantzitsuak.

5 p.

3 p.

3

Proiektua ebaluatzeko irizpideak eta prozesua ongi zehaztuta daude eta helburuekin bat datoz.

5 p.

3 p.

4

Proiektuaren planifikazioa: faseak eta denborak.

5 p.

3 p.

5

Lankidetza, enpresa bateko produktu berriak (prototipoak edo zerbitzuak) garatzen edo prozesuak hobetzen, nahiz negoziorako ideietan.

5 p.

3 p.

6

Web-ean, sare sozialetan eta beste edozein bidetan zabaltzea.

10 p.

5 p.

7

Hainbat lanbide-arlorekin parte hartzea eta inplikatzea proiektuan.

5 p.

3 p.

8

Nafarroako Foru Komunitateko beste ikastetxe batzuekin parte hartzea eta inplikatzea proiektuan.

5 p.

3 p.

9

Beste autonomia-erkidego batzuetako ikastetxeekin parte hartzea eta inplikatzea proiektuan.

10 p.

5 p.

10

Beste herrialde batzuetako ikastetxeekin parte hartzea eta inplikatzea proiektuan.

10 p.

5 p.

11

Aurrekontua proiektuari eta aurkezten den programari egokitzea.

10 p.

7 p.

Puntuazioa, guztira

100 p.

60 p.

(*) Baztertu eginen dira, gutxieneko puntuazio horiek lortuta ere, balorazio irizpide guztien multzoan osotara 60 puntu lortzen ez dituzten eskaerak.

e. FUTURA programa (STEM gaiak dituzten proiektuak):

ZK.

IRIZPIDEA

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

GUTXIENEKO PUNTUAZIOA

1

Proiektua deialdi honetan proposatutako jarduketa-lerroei egokitzea.

30 p.

20 p.

2

Helburuak argi definitzea: berariazkoak, neurgarriak, lortzeko modukoak eta garrantzitsuak.

10 p.

5 p.

3

Proiektua ebaluatzeko irizpideak eta prozesua ongi zehaztuta daude eta helburuekin bat datoz.

10 p.

5 p.

4

Proiektuaren planifikazioa: faseak eta denborak.

10 p.

7 p.

5

Ikasleen eta irakasle-taldeen parte-hartzea eta inplikazioa proiektuan. Talde kopurua eta etapak, parte hartzen duten irakasleen kopurua, diziplina anitzeko irakasleen taldeak izatea...

Hezkuntza komunitateko beste kide batzuen parte-hartzea eta lankidetza: irakasle ez diren langileak, udalak, osasun etxeak, mankomunitateak, GKEak, beste ikastetxe batzuk, unibertsitateak, etab.

20 p.

10 p.

6

Web-ean, sare sozialetan eta beste edozein bidetan zabaltzea.

10 p.

5 p.

7

Aurrekontua proiektuari eta aurkezten den programari egokitzea.

10 p.

8 p.

Puntuazioa, guztira

100 p.

60 p.

(*) Baztertu eginen dira, gutxieneko puntuazio horiek lortuta ere, balorazio irizpide guztien multzoan osotara 60 puntu lortzen ez dituzten eskaerak.

Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak neurriak hartzen ahalko ditu deialdi honetan hautatutako proiektuen aholkularitza, jarraipena eta kontrola behar bezala egiteko.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntzak emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamenean honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Onuradunen zerrenda, proiektu modalitatearen arabera ordenatuta, bertan adieraziz haren izenburua eta eman beharreko laguntzaren zenbatekoa, programaren eta proiektuaren arabera banakatuta.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.

2. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia organo eskuduna izanen da deialdia ebazteko, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean. Ekitaldi hori laguntzen fitxan argitaratuko da.

Epealdi horretan berariazko ebazpena ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da. Eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek errekurtsoa jartzen ahalko dute, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

3. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada hura kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek laguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, nahikoa kreditu askatzen bada, diru hori erabiltzen ahalko da behar adina aurrekontu ez egoteagatik hasiera batean osorik edo partez ezetsi ziren eskaerei erantzuteko.

4. Proiektuei dirulaguntza emateko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da Hezkuntzako kontseilariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hamargarrena.–Proiektua gauzatzea.

Proiektua 2026-2027 ikasturtean gauzatu beharko da, eta 2027ko maiatzaren 31 baino lehen amaitu.

Hamaikagarrena.–Diruz lagundutako proiektuaren aldaketak.

11.1. Zerbaitek aldatzen baldin baditu laguntza emateko kontuan hartutako baldintza teknikoak edo ekonomikoak, edo koordinatzaileenak edo parte-hartzaileenak, eskaera eginen zaio Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, ikastetxe koordinatzailearen zuzendaritza-taldearen bidez, aldaketa gertatu aurretik.

11.2. Egin asmo den aldaketa behar bezala justifikatu beharko da.

11.3. Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren baimena beharko da eskatutako aldaketa horretarako.

Hamabigarrena.–Proiektuaren justifikazioa.

–Gastuak justifikatzeko aldia: 2027ko ekainaren 15era arte.

–Koordinatzaileak honako hauen kopia bat bidaliko dio Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Atalari, formatu elektronikoan: azken memoria (V. eranskina), gastuen fakturazioa eta/edo justifikazioa (VI. eranskina), proiektuaren zabalkundea egiteko egutegia (VII. eranskina) eta Gantt diagrama (IV. eranskina), beteta, proiektua hasten denetik amaitu arte.

–Justifikatu beharreko gastuek lotura zuzena izanen dute proiektuaren ezarpenarekin edo garapenarekin. Proiektuaren dokumentazioan justifikatuko da egin diren gastuak zergatik ziren beharrezkoak proiektua garatzeko.

–Gastuak behar bezala justifikatzeko, faktura guztietan agertu beharko da ikastetxearen izena, eta haren IFZa sartu.

–Faktura guztiek 2026ko irailaren 1a baino geroagokoak eta 2027ko ekainaren 15a baino lehenagokoak izan beharko dute, eta aldez aurretik ordainduta egon beharko dute.

–Onartutako aurrekontuarekin (III. eranskina) bat ez datozen kontzeptu guztiak aldez aurretik baliozkotu beharko ditu Hezkuntza Departamentuan izendatu den kudeatzaileak, gastua egin aurretik. Bestela, justifikatu gabeko gastutzat hartuko da, eta ikastetxeak berak ordaindu beharko du.

–Koordinatzaileak 2026-2027 ikasturtean zehar berrikuntzako proiektuetan egindako gastuak justifikatzeko fakturak aurkeztu beharko ditu Proiektuen eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atalean.

Hamahirugarrena.–Ordainketa.

Proiektua gauzatzeko epea amaitu eta hamabigarren oinarriko baldintzen araberako justifikazioa aurkeztu ondoren, onartutako zenbatekoa ordainduko da.

Hamalaugarrena.–Parte hartzen duten irakasleen akreditazioa.

Hautatutako berrikuntza proiektuetan parte hartzen duten irakasleek ziurtagiri bat jasotzen ahalko dute proiektua amaitzean, egiaztatzen duena parte hartu dutela berrikuntzan gehienez 35 ordutan, egindako lana aitortzeko. Proiektuaren koordinatzaileak ere izanen du berrikuntza proiektuan aritu izanaren aitortza; kasu honetan, gehienez, 40 ordukoa.

Ziurtapen orduak egiaztatuko dira behin proiektua amaituta eta Hezkuntza Departamentuko kudeatzaileak hura justifikatzeko dokumentazioa entregatuta. Hark egiaztatuko du emandako informazioa zuzena dela.

Hamabosgarrena.–Proiektuaren argitalpena eta hedapena.

Hezkuntza Departamentuak hautatu diren lanak jendaurrean jartzen ahalko ditu, osorik edo zati bat. Ekimen horiek, bestalde, egoki iruditzen zaizkion beste bide batzuen bitartez zabal ditzake, baita Interneten ere, baina horrelakoetan beti memoriaren egileak nor diren aipatu beharko du. Kontuan hartu behar da irudi-eskubideen gainean beharrezkoak diren baimenak eduki beharko dituela.

Horretarako, proiektua hedatzeko egutegia jasotzen duen txantiloi bat erantsi da (VII. eranskina). Bertan, proiektu bakoitzeko koordinatzaileek argitalpenen jarraipena eta/edo ekitaldietara joatekoa eginen dute.

Hamaseigarrena.–Oinarriak onartzea.

Deialdian parte hartzeak haren oinarriak onartzea dakar berekin, bai eta edozein argitalpen egiteko behar diren eskubideak lagatzea ere.

Hamazazpigarrena.–Laguntzen bateragarritasuna.

1. Oinarri hauetan arautzen diren laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz besteko administrazio publikoek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, jarduketa beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

2. Betiere, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ez du gainditzen ahalko egin beharreko jardueraren kostua.

Hemezortzigarrena.–Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Onuradunek telematikoki aurkeztu beharko dute, laguntzen fitxan deialdia ebazten duen egintza argitaratu eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, laguntzen fitxan eskura dagoen eredua erabiliz. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori jasoko da adierazpenean).

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ezin izanen zaie ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Diruz lagundutako proiektuak oinarri arautzaileetan ezarritako moduan eta epeetan egitea eta justifikatzea.

c) Proiektua gauzatzearekin lotutako prototipoak eskuratu, eraiki edo hobetzen badira, eta prototipo horiek ez badira merkaturatzen edo ez badira produkzio-jardueran erabiltzen, prototipo horiei eutsi beharko zaie, gutxienez bi urtez, dirulaguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera.

d) Proiektuarekin lotutako beste laguntzarik lortuz gero, horren berri ematea Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari.

e) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

f) Nafarroako Gobernuaren eta programaren logoak sartu beharko dira proiektuarekin zerikusia duten materialetan.

2. Detektatzen bada ez dela betetzen dirulaguntza emateko ebazpenetan, oinarri hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako neurri hauek hartzen ahalko dira:

–Emandako laguntza jasotzeko eskubidea galtzea.

–Funtsak itzultzea: ikastetxeak proiektua gauzatzeko jasotako zenbateko osoa itzuli beharko du.

–Parte-hartzea murriztea: ez-betetzea erregistratu eta negatiboki baloratuko da hurrengo deialdietan, eta berrikuntza proiektuen hurrengo bi deialdietan parte hartzea mugatzen edo desgaitzen ahalko da.

ERANSKINAK.–AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

II. eranskina.–Izena emateko eredua.

III. eranskina.–Proiektuaren aurrekontua.

IV. eranskina.–Gantt-en diagrama.

V. eranskina.–Azken memoria.

VI. eranskina.–Fakturazioa eta gastuen justifikazioa.

VII. eranskina.–Zabalkundearen egutegia.

Eranskinak fitxan daude eskuragarri:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/laguntzak-unibertsitatez-kanpoko-ikastetxe-itunduetan-hezkuntza-berrikuntzako-proiektuak-sustatzeko-2026-2027-ikasturtea

F2609895

Iragarkiaren kodea: