1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
230/2026 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpena, onesten duena deialdi bat, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko goi mailako teknikarien plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautapen proben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 12koa), onetsi zen deialdi bat, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko goi mailako teknikarien plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautapen proben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
Ondoren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 85/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 5ekoa) zuzendu zen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpenaren 4. atalean, 2.1.1.c) oinarrian eta 13. oinarrian atzemandako akatsa.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruaren martxoaren 5eko 107/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
2026ko martxoaren 11n, gora jotzeko errekurtso batzuk aurkeztu ziren Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpenaren aurka.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 5eko 313E/2026 eta 314E/2026 foru aginduen bidez, aurkeztutako gora jotzeko errekurtso horietako bi baietsi ziren, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari agindu zitzaion urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpena aldatzeko eta eskaerak aurkezteko epe berri bat irekitzeko, hogei egun naturalekoa, aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Era berean, bidezkoa da deialdiaren 2.1.1.c) oinarria aldatzea, Osasun arloko Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen aipamena egin behar baita.
Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpena aldatzea aipatutako foru aginduetan adierazitako moduan, deialdiaren testua horien edukira egokitzea eta eskaerak aurkezteko epe berri bat irekitzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 13. artikuluaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 11. artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1. Urtarrilaren 20ko 13/2026 Ebazpenaren testua aldatzea, honela:
I. ERANSKINA.–DEIALDIAREN OINARRIAK
1.2. oinarria. Plazen banaketa txandaka.
Honako hau dioen tokian:
"Deialdiko plaza txanda irekian eskaintzen da, bat etorriz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako plazak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako txanda banaketarekin.
Deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiak txanda irekian onartuko dira, baldin eta azkeneko txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte, eta, betiere, kontrakoa adierazten ez badute".
Honako hau behar du:
"Deialdiko plaza txanda irekian eskaintzen da, bat etorriz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako plazak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako txanda banaketarekin".
1.4. oinarria. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
Hirugarren gidoia zuzentzen da.
Honako hau dioen tokian:
- "111/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun arloko A mailako langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartzeko eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak (I. eranskina), eta ezartzen baitira horietan aplikatu beharreko baremoak".
Honako hau behar du:
- "111/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan A mailako osasun-langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartzeko eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak (II. eranskina), eta ezartzen baitira horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak".
2.1.1. c) oinarria.
Honako hau dioen tokian:
"Osasun arloko edozein lizentziaren titulua edo baliokidea izatea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean jasotakoari jarraikiz".
Honako hau behar du:
"Osasun arloko edozein lizentziaren titulua izatea, Osasun arloko Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 6. artikuluan jasotakoari jarraikiz".
2.1.2. oinarria. Igoera txanda.
Osorik kentzen da.
3.4. oinarria. Inskripzio-orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Paragrafo hau kentzen da:
"Deialdian igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako administrazio publiko bateko langile finkoak baldin badira, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, hauek guztiak jasotzen dituena: zer araubide juridiko duten, zer egunetan izendatu edo kontratatu zituzten, aitortua duten antzinatasuna, zer maila edo taldetakoak diren eta zer administrazio-egoeratan dauden".
8.2. oinarria. Zentroa hautatzea eta esleitzea.
Lehen paragrafoa kentzen da, eta testua hau izanen da:
"Nafarroako Foru Komunitateak onetsitako araudiaren arabera egiten diren sarrera deialdietan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten izangaiek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, plaza lortuz gero, edozein txandatan parte hartuta, eta izaera hori frogatzen badute, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena".
9.2.2. oinarria. Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
Aldatzen da, eta testua hau izanen da:
"Desgaitasuna duten pertsonen txandan parte hartzen duten izangaiek, gainera, balorazio eta orientazio talde eskudunek emaniko frogagiri bat aurkeztu beharko dute, zehazten duena desgaitasun gradua zenbatekoa den eta desgaitasuna deialdiko lanpostuaren eginkizun eta zereginekin bateragarria dela".
11.3. oinarria. Aldi baterako kontrataziorako zerrendak.
Honako hau dioen tokian:
"Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
Ezin dute aldi baterako kontrataziorako zerrendetan izena eman kategoria horretan berean plaza finkoa jabetzan dutenek".
Honako hau behar du:
"Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdiaren 2.1.1 oinarriko a), b), c), d), e) eta f) letretan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar; horrek ez du galarazten lanpostu jakin bateko aldi baterako kontratu zehatz baterako beste baldintza espezifiko batzuk eskatzeko aukera.
Ezin dute aldi baterako kontrataziorako zerrendetan izena eman kategoria horretan berean plaza finkoa jabetzan dutenek".
12.2. oinarria. Aldi baterako barne igoerarako zerrendak.
Honako hau dioen tokian:
"Zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta kontratazioa egin arte mantendu: NOPLOIko langile finkoa izatea, osasun publikoko goi mailako teknikari lanpostuari dagokion maila-taldetik edo kategoriatik beheragoko batean sailkatua egotea, eta lanpostu horretan aritzeko 2.1.1 oinarrian eskatzen diren titulazio baldintzak eta gainerakoak betetzea".
Honako hau behar du:
"Zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta kontratazioa egin arte mantendu: NOPLOIko langile finkoa izatea, osasun publikoko goi mailako teknikari lanpostuari dagokion maila-taldetik edo kategoriatik beheragoko batean sailkatua egotea, eta deialdiko 2.1.1 oinarriko a), b), c), d), e) eta f) letretan eskatutako titulazio baldintzak eta gainerakoak betetzea; horrek ez du galarazten lanpostu jakin batzuetan aldi baterako aritzeko beste baldintza espezifiko batzuk eskatzeko aukera".
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
1.2. atala. Egindako zerbitzuak.
Honako hau dioen tokian:
"1.2. Edozein administrazio publikotan, beste estamentu eta espezialitate batean egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu".
Honako hau behar du:
"1.2. Edozein administrazio publikotan fakultatibo gisa egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,75 puntu".
2. Hogei egun naturaleko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskubide gisa eskatutako tasak itzultzeko eska dezaten igoera txandan eskaera aurkeztu zutenek, txanda irekiko beste eskaera bat aurkeztuz hautaketa-prozesuan parte hartu nahi ez badute.
3. Hogei egun naturaleko epe berri bat irekitzea parte hartzeko eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Orain eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenek ez dute berriro aurkeztu beharko eskaera, baldin eta txanda irekian aurkeztu bazuten hasieran emandako epean; nolanahi ere, deialdian parte hartzeko baldintzak betetzeko eguna izanen da eskaerak aurkezteko hasierako epea bukatu zen eguna, hau da, 2026ko martxoaren 4a.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzura eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeren 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, María Ángeles Nuin Villanueva.
Iragarkiaren kodea: F2611749