2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, dirulaguntzak emateko, ibilgailu ekologikoak sustatzeko eta segurtasun-elementuak eta elementu teknologikoak hobetzeko taxi-zerbitzuan. Laburpena
Onetsi zen Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren ebazpen baten bidez; hain zuzen, abuztuaren 27ko 437/2026 Ebazpenaren bidez.
DDBN kodea: 927192.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/927192).
Testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index), egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.mcp.es/) eta bai Iruñerriko Mankomunitatearen gardentasun webgunean ere (http://transparencia.mcp.es).
1.–Xedea.
1.1. 1. ildo estrategikoa. Ibilgailu ekologikoak sustatzea taxi-zerbitzuan.
Helburu nagusia da taxi-zerbitzuaren bidez ingurumena babesten laguntzea.
Jarduteko ildoak taxien flotan mugikortasun askoz ere iraunkorragoa eta eraginkorragoa ahalbidetuko duten ibilgailu ekologikoak sartzean ardazten dira, airearen kalitatea eta ingurunearen soinu-maila hobetze aldera.
1.2. 3. ildo estrategikoa. Taxiaren segurtasun-elementuak eta elementu teknologikoak hobetzea.
Taxiaren arloarekin lankidetzan aritzea, profesionalen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzeko, eta bai emandako zerbitzuaren kalitate handiagoa ahalbidetzen duen hobekuntza teknologikoa bermatzeko ere.
2.–Onuradun izateko betekizunak.
2.1. Pertsona fisikoak.
Onuradunak izango dira betekizun hauek betetzen dituztenak. Hain zuzen, dirulaguntza justifikatu arte eutsi beharko zaie betekizun hauei:
Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan aritzeko taxi-lizentzia baten titularra izatea.
Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Dirulaguntzen Ordenantzaren 10. artikuluan jasota dauden betekizunak betetzea.
Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Dirulaguntzen Ordenantzaren 11. artikuluan jasota dauden betebehar guztiak eta bakoitza betetzea.
2.2. Pertsona juridikoak edo elkarteak.
Dirulaguntzen onuraduntzat jo ahal izango dira Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuaren barnean aritzeko taxi-lizentzien titularren elkarteak edo pertsona juridikoak, dirulaguntza ematea funtsatu zuen jarduera gauzatuko dutenak edo dirulaguntza ematea bidezko bilakatzen duen egoeran daudenak.
Pertsona juridikoek edo elkarteek betekizun hauek bete beharko dituzte. Hain zuzen, dirulaguntza justifikatu arte eutsi beharko zaie betekizun hauei:
Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Dirulaguntzen Ordenantzaren 10. artikuluan jasota dauden betekizunak betetzea.
Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Dirulaguntzen Ordenantzaren 11. artikuluan jasota dauden betebehar guztiak eta bakoitza betetzea.
3.–Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.
3.1. Eskabideak aurkezteko tokia.
Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Telematikoan aurkeztu behar dira, helbide honetan:
https://sedeelectronica.mcp.es/invesiteRE/action/acceso?organismo=ER1&tramite=TRAM_1
3.2. Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea oinarri hauen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzetik aurrera hasiko da eta 2026ko urriaren 15ean amaituko da, egun hori barne.
Iruñean, 2026ko irailaren 1ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2611797