185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udalaren hirigintza-plana jendaurrean jartzea

Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko abuztuaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalaren hirigintza-plana.

Zizur Nagusiko Udalaren hirigintza-plana jendaurrean egonen da hilabetez, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena). Ingurumen-azterketa estrategikoa (espedientearen parte da), berriz, 45 egun baliodunean egonen da jendaurrean, bat etorriz 21/2013 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa). Epeak zenbatzen hasiko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Jendaurreko aldian, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute Zizur Nagusiko Udalaren bulegoetan, eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu. Era berean, espedientea interesdunen eskura dago udal honen webgunean, honako esteka honen bidez:

https://www.zizurmayor.es/eu/udala/araudien-erakusketa-publikoa/

Jendaurrean jartzen da Udalaren hirigintza-planak aldatutako eremuen zerrenda, non aplikatuko baita lizentziak ematea eteten duen kautelazko neurria, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.2 artikuluan ezarritakoarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena). Hona hemen:

Hiri-lurzoru finkatugabea. Bizitegi-erabilera:

–UE A7.

–UE A36.

Lurzoru urbanizagarria. Bizitegi-erabilera/hirugarren sektorerako eta ekoizpenerako erabilera:

–S-001 SEKTOREA.

Lurzoru urbanizaezina. Garapen-eredua zaintzea:

–Garapen-eredua zaintzeko lurzorua.

Zizur Nagusian, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2612053