2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Urbanizazio-proiektua, Udal Plan Orokorreko UC-12ko 408. eta 409. lurzatietan. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko abuztuaren 18an, erabaki hau hartu zuen aho batez:
1. Hasiera batez onestea urbanizazio-proiektua Atarrabiako Udal Plan Orokorreko UC-12ko 408. eta 409. lurzatietarako, Estudio de Promociones y Edificaciones CIPE SLk sustatuta. Proiektua espedientearen eranskin gisa dago jasota, behar bezala eginbidetua. Kontuan izan behar da, behin betiko onetsi ahal izateko, beste agiri bat aurkeztu beharko dela, behar diren aldaketak eginda, non jasoko baitira udaleko arkitekto aholkulariak bere txosten teknikoan adierazitako zuzenketak. Txosten hori espedientearen eranskin gisa dago jasota, eta erabaki honen parte da.
2. Espedientea jendaurrean jartzea 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, interesdunek egoki iritzitako alegazio-idazkiak aurkez ditzaten epe horren barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 134.5. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onestekoa).
Atarrabian, 2026ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2611539