185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2822/2026 EBAZPENA, irailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Giuseppa Antona andreak jarri eta 260/2026 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

Giuseppa Antona andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 31ko 349E/2026 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 707/2026 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionarioren izendapena egin zen, Kirurgia Pediatrikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaien.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Giuseppa Antona andreak jarri duen eta 260/2026 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Giuseppa Antona andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko irailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2611887