2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Erantzukizunpeko adierazpenaren iraungipena. Jarduera kaltegabea zaldi-aziendaren 5 buru heldurekin
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikulua oinarri hartuta, Ultzamako Alkatetzaren abuztuaren 24ko 167/2026 Ebazpenaren bidez, deklaratzen da espediente hau iraungi eta artxibatzen dela izapide gehiagorik gabe: "Erantzukizunpeko adierazpena, jarduera kaltegabea egiteko zaldi-aziendaren 5 buru heldurekin, Larraintzarko (Ultzama) 13. poligonoko 100. lurzatian", zeina Maite Larrayoz Aranok eskatuta izapidetu baita. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta berariaz adierazten da honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren kontra: Berraztertze-errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 29/1998 Legearen 8. artikulua).
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2611610