185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 1355. lurzatian. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2026ko irailaren 1ean egindako ezohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Las Huertas urbanizazioko 2. zenbakian (Zangozako 5. poligonoko 1355. lurzatia), espedientean dauden agiriekin bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zangozan, 2026ko irailaren 2an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2612000