185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, 2026-2027 ikasturterako, honako honetan: Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena, izena emateko eta parte hartzeko Zangozako Juan Francés de Iribarren musika-eskolako ikastaroetan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2026ko irailaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea, 2026-2027 ikasturterako, honako honetan: Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena, izena emateko eta parte hartzeko Zangozako Juan Francés de Iribarren musika-eskolako ikastaroetan. Aldaketaren xedea da prezio publiko berria sartzea: musika-tresna ikasteko 45 minutuko saioa helduentzat, 117,96 euro hilean (10 kuota).

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zangozan, 2026ko irailaren 2an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2611998