2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Puiuko Udalak adierazten du 2026ko irailaren 30ean bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaintzen ahalko dira transferentzia eginez Udalaren banku-kontura.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko irailaren 30ean kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, Diru-bilketa Agentziara igorriko dira ordaindu gabe dauden ordainagiriak, premiamendu bidez kobra ditzan, errekarguekin; hain zuzen ere, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.
Puiun, 2026ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2612098