2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Goizuetako Udaleko alkateak, 2026ko irailaren 14an, ebazpen hau eman zuen:
Ikusirik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean.
Ikusirik eskumenak bertze baten esku uztearen arloan honako arau hauek ezartzen dutena: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikulua eta harekin bat datozenak, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak eta horiekin bat datozenak (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Donostiako Erregistro Zibilean 20260210/022755 zenbakidun ezkontza espedientea izapidetu da, 2026ko irailaren 18an egitekoa, Goizuetako Udalean.
ERABAKIA:
1. Igor Elizegi Erbiti Udaleko zinegotziari ahalmena eskuordetzea 20260210/022755 espedientean izapideturiko ezkontza zibila egiteko.
2. Ezkontza zibil hori herriko etxean egiteko baimena ematea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.
4. Eskuordetzeak ebazpen honen datatik hasita hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.
Goizuetan, 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2612211