2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
UO-24 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Alkatetzak 2026ko abuztuaren 27an emandako 2026/0107 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Enerizko UO-24 unitatea urbanizatzeko proiektua, Luis Osiris Duquela Marmolejosek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, dagokion organoak behin betiko onetsitzat joko du onespen hau.
Eneritzen, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.
Iragarkiaren kodea: L2611974