2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Iberoko UE-5 exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko abuztuaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea urbanizazio-proiektu bat, Iberoko UE-5 exekuzio-unitatean. Sustatzaileak dira finkaren jabetza zatiezina duten guztiak; honako hauek: Diana Arboniés Porres, Fernando Arboniés Porres, Maite Arboniés Porres, Auria Marta Hernando Higueras eta Jesús Antonio Legarra.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Oltza zendean, 2026ko abuztuaren 26an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2611542