185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

226/2026 EBAZPENA, irailaren 2koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez akats bat zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 157/2026 Ebazpenean.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 157/2026 Ebazpenaren bidez onesten da hautapen prozedura hauen espedientea: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta igotzeko hautapen prozedurak, eta hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan sartzeko hautapen prozedurak, kasu guztietan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Akats material bat atzeman da hautapen prozedura horietan irakasle funtzionario izendatutako bi pertsonaren abizenak idaztean; Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ekonomia espezialitatekoak dira (euskaraz), txanda irekikoak. Horrenbestez, bidezkoa da akatsa zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea akats material bat Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 157/2026 Ebazpenean, zeinaren bidez onesten baita hautapen prozedura hauen espedientea: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta igotzeko hautapen prozedurak, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan sartzeko hautapen prozedurak, kasu guztietan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Hau da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

ERANSKINA.–KARRERAKO FUNTZIONARIOEN IZENDAPENA

0590

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

EKONOMIA EUSKARAZ.

EUGUI GOÑI, IKER ENDIKA DE

MIGUEL SILIO, MARTIN

Honako hau behar du:

ERANSKINA.–KARRERAKO FUNTZIONARIOEN IZENDAPENA

0590

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

EKONOMIA EUSKARAZ.

EUGUI GOÑI, IKER ENDIKA

DE MIGUEL SILIO, MARTIN

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako karrerako funtzionarioen tituluak emateko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hautatze Prozeduren Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura eta Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura.

Iruñean, 2026ko irailaren 2an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2611892