185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Aldaketa, Udal Planaren Eraikuntza Araudiaren 60. artikuluan. Behin betiko onespena

2026ko abuztuaren 26an, Basaburuko Udalak behin betikoz onartu zuen Udal Planaren Eraikuntza Araudiaren 60. artikuluaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean jarri zen hilabeteko epean, iragarkia argitaratu ondoren ekainaren 11eko 2026ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Basaburuko Udalak maiatzaren 27ko osoko bilkuran hasiera batez aldaketa hau onartu ondoren.

Argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean erabakia eta testu arauemaile aldatua; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Honela idatzita geratzen da 60 artikulua:

"60. artikulua. Finkak ixtea.

Eraikuntzaren aurrealdea ezin izango dute fatxada nagusian okupatu, betiere lurzatiaren aurrealdeko espazio publikoari lotuta. Gainerako itxitura tradizionalen antzeko ezaugarri formalak izango dituzte. Ageriko harlangaitzezko hormetan oinarritutako eraikuntza-soluzioak erabiliko dira, gehienez 1 m-ko altueraraino. Horiez gain, espezie autoktonoen heskaiak eta disoluzio mistoak baimentzen dira, eta ez dira erabiliko elorri alanbrea eta material ebakitzaileak hormen gailurrean, gehienez 2 metroko altuerara arte."

Basaburuan, 2026ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2611550