185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 843. lurzatian. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2026ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Artaxoako Udalak, 2026ko abuztuaren 7an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 843. lurzatian, Mikel Echapare Zabaletak eta Marina Jaurrieta Saraleguik sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Artaxoan, 2026ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2611022