185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Onestea, batetik, lan publikoaren eskaintza, eta, bestetik, Santa María zahar-egoitzako lanpostu batzuk betetzeko oinarri arautzaileak

Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2026ko uztailaren 16an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehenengoa.–Mankomunitatearen 2026rako lan publikoaren eskaintza onestea. Plaza hauek osatzen dute:

–Gerokultorea:

  • Gerokultoreen 2 plaza, lanaldi osokoak (1. eta 2. plazak).
  • Gerokultoreen 2 plaza, %86ko lanaldi partzialekoak (3. eta 4. plazak).

–Sukaldaria:

  • Sukaldarien 2 plaza, %85eko lanaldi partzialekoak.

–Garbitzailea:

  • Garbitzaileen 2 plaza, %78ko lanaldi partzialekoak.

Bigarrena.–Onestea deialdi batzuk eta haien oinarri arautzaileak, ezartzen dituztenak aurreko plaza horiek betetzeko hautapen-prozesuak, lan-araubide finkoan aritzeko. Horrez gain, onestea kasuan kasuko kontratazio zerrendak eratzea, erantzutearren Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zahar-egoitzan sortzen diren beharrei. Hona hemen horien edukia:

1.–GEROKULTOREEN LANPOSTURAKO OINARRI ARAUTZAILEAK

Deialdia, alde batetik, izangaien zerrendak eratzeko gerokultoreen plaza batzuk betetzeko (lanaldi osoko 2 plaza eta %86ko lanaldi partzialeko 2 plaza), lan-kontratudun finkoen araubidean, eta, bestetik, kontratazioetarako zerrenda bat osatzeko, erantzutearren Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zahar-egoitzan, gerokultoreen lanpostuan, sortzen diren beharrei

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea gerokultoreen lau plaza, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian, lan-araubide finkoan aritzeko. Bi plaza lanaldi osokoak dira, eta beste biak %86ko lanaldi partzialekoak. Zenbaki hauek dituzte plantillan:

1.–Gerokultorea; maila: 4.

2.–Gerokultorea; maila: 4.

3.–Gerokultorea; maila: 4; %86ko lanaldi partziala.

4.–Gerokultorea; maila: 4; %86ko lanaldi partziala.

Guztiak dira Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko plantillan sartzeko.

Plaza horiek guztiak agertzen dira Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2026rako lan publikoaren eskaintzan, zeina onetsi baitzen 2026ko uztailaren 16an egin bilkuran. Erabakia, oinarri arautzaileekin batera, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hauek osatu nahi dira, hautapen-prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako lan kontratuak egiteko, 8. oinarrian xedatutakoarekin bat:

a) Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

1.2. Lan kontratu finkoa eginen zaie deialdi honetako hautaprobak puntuaziorik handienarekin gainditzen dutenei, zentroan lan egiteko. Ordainsariak izanen dira 4. mailari dagozkion oinarrizkoak, zehazturik dagoen bezala zahar-egoitzako hitzarmenean, gerokultoreen lanposturako.

1.3. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da. Bitarte horretan, Mankomunitateak kontratu-harremana suntsiarazi edo hutsaltzen ahalko du, baldin eta ez badira betetzen lanpostuari lotutako zereginak espero den lan-errendimendu edo -gaitasunarekin, betez ezartzen dena aplikatzekoa den hitzarmen propioan.

1.4. Hautaprobak gaindituta hautatuak gertatzen diren izangaiak lanean hasten direnean, Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko bilakatuko dira ondorio guztietarako, lanean hasten diren egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie.

1.5. Lanaldi osoan edo partzialean jardun beharko dute. Zerbitzuaren beharretara egokituko dira lanaldiaren araubidea eta ordutegia, eta noiznahi aldatzen ahalko dute organo eskudunek, zerbitzuaren beharren arabera.

1.6. Hautaproben emaitzak zerrenda bat osatzeko ere erabiliko dira, aldi baterako kontratazioak egiteko, sortzen diren beharrei erantzuna eman behar zaienerako. Hori guztia betez ezartzen dena ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.d) artikuluan (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretua).

Aipatutako zerrendak deuseztatuko eta bertan behera utziko du aurreko beste edozein zerrenda, xede bera duena. Bost urteko indarraldia izanen du gehienez, zerrenda onesten den ebazpena ematen denetik hasita.

Bi hilabeteko probaldia ere ezartzen da deialdiaren apartatu honen bidez egiten diren aldi baterako kontratazioetarako, eta epe horretan edozein alderdik hutsaltzen ahalko du kontratua.

1.7. Deialdiaren xede den lanpostuaren kategoriarako eta gerokultorearen lanpostuko zereginetarako egokiak diren lan eta eginkizunetan arituko da. Kontratatzen den langilea zuzenean egonen da zentroko zuzendaritzaren mendean, eta haren eginkizun nagusia izanen da eguneroko jardueretan erabiltzaileak zaindu eta laguntzea, ezin dutenean jarduera horiek beren kabuz egin, eta haien arreta pertsonalari nahiz haien ingurunearen arretari loturiko lan guztiak egitea.

Besteak beste, eginkizun hauek bete beharko ditu:

–Erabiltzaileen higiene pertsonalaz arduratzea.

–Diziplinarteko taldeari sostengua ematea erabiltzaile berriei harrera egiteko, zaintza-plan indibidualizatura egokitzen laguntzeko.

–Diziplinarteko lantaldeak programatutako esku-hartzeak egitea eguneroko jarduerak gauzatzeko.

–Laguntzea prebentzio jarduerak, okupazionalak eta aisialdikoak planifikatzen, antolatzen eta gauzatzen.

–Erabiltzaileen higiene pertsonala mantentzea.

–Botika-kutxa eta haren edukia garbitzea, bai eta gainerako material sanitario edo asistentziala ere.

–Egoiliarrari elikagaiak banatu eta ematea, eta ahoratzen laguntzea hala behar badute.

–Erabiltzailearen logelan elikagaiak jaso, banatu eta jasotzea.

–Jarrera aldaketak eta zerbitzu osagarriak egitea, langilearen prestakuntza teknikoa kontuan harturik agintzen zaizkionaren arabera.

–Lankidetzan aritzea erizaintzako zerbitzuarekin ohean daudenen jarrera aldatzeko, bai eta horiek miatzen eta behatzen laguntzeko.

–Egoiliarrari laguntzea lekualdaketarako prestatzeko, eta horretarako laguntza-, zaintza- eta sostengu-jarduerak egitea.

–Lankidetzan aritzea osasun langileekin medikazioa banatzeko.

–Lankidetzan aritzea, erizainek gainbegiratuta, kolostomizatutako eta zundekin dauden egoiliarrak zaintzeko eta xiringa bidez janaria emateko.

–Erizaina ez badago, glukosaren proba egitea, eta, erabiltzaileei intsulina eta heparina emateko, azal azpiko bidea erabiltzea, betiere tratamenduaren dosia eta jarraipena medikuek edo erizainek egiten badute.

–Erizaina ez badago, erabiltzaileei medikazioa ematea, betiere tratamenduaren dosia eta jarraipena medikuek edo erizainek egiten badute.

–Erabiltzaileari lagun egitea ariketak egiten dituenean haren gaitasun fisikoak eta motorrak mantentzeko eta hobetzeko, bai eta programatutako jarduerak dituenean ere, dela mediku-hitzorduetara edo txangoetara joateko, dela gestioak eta abar egiteko. Halaber, erabiltzaileak jarduera horietan parte har dezan erraztea.

–Lankidetzan aritzea istripuak prebenitzeko teknikak aplikatzeko, bat etorriz ezarritako protokoloekin eta goragoko arduradunaren jarraibideekin.

–Lankidetzan aritzea jarduera soziokulturaletako teknikariarekin erakundearen eguneroko bizitza animatzeko eta dinamizatzeko.

–Erabiltzaileari laguntzea mantentze-jarduerak eta -ariketak egiten, profesional eskudunen orientabideei jarraituz.

–Ohiko garbiketarako berariaz kontratatutako langileak inola ere ordeztu gabe, tresnen, arroparen eta gelen garbiketa eta higieneaz arduratzea, zerbitzuko inguruabarrek hala eskatzen dutenean.

–Erabiltzaileen komunikazioa laguntzea eta estimulatzea, eguneroko jarduna eta gizarte-harremanak bultzatzeko.

–Lankidetzan aritzea teknikariek agindutako jardueretan laguntzeko eta horien balorazioa egiteko.

–Lankidetzan aritzea diziplinarteko lantaldearekin, erabiltzaileen senideak zentroko bizitzan integratzeko.

–Erabateko isiltasuna gordetzea erabiltzaileen patologiari eta zaintza-plan indibidualizatuari buruz eta haien intimitateari dagokion edozein gairi buruz, eta beti jardutea zuzenean beren gainetik daudenen profesionalekin koordinatuta eta haien ardurapean.

–Erabiltzaileen gauzak garbitu eta mantentzea, eta laguntzea gelak txukuntzen, arropa biltzen, garbitegira eramaten eta beren arropa pertsonalaz arduratzen. Zuzendaritza, jarraikiz Nafarroako Gobernuak Open House ituntze-sistemaren baitan emandako jarraibideei, saiatuko da, ahal den neurrian, zerbitzu orokorretako langileak ardura daitezela zeregin horietaz.

–Erabiltzaileen osasunaren gorabeheren berri ematea. Hautemandako portaera-aldaketa eta/edo aldaketa fisiko oro behatzea eta intzidentzien liburuan erregistratzea.

–Instalazioak eta zahar-egoitzako ontziteria, tresnak eta bestelakoak txukundu eta garbitzea, eskatzen zaionean. Zuzendaritza, jarraikiz Nafarroako Gobernuak Open House ituntze-sistemaren baitan emandako jarraibideei, saiatuko da, ahal den neurrian, zerbitzu orokorretako langileak edo garbitzaileak ardura daitezela zeregin horietaz.

–Parteak betetzea eta jarraipenak eta erregistroak egitea, eskatzen zaionean.

–Eskatzen zaion titulazioa edo gaikuntza eta/edo esperientzia zehatza izatea bere eginkizunak betetzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

–Laguntza-taldeko kide den aldetik, modu aktiboan parte hartzea pertsonarengan zentratutako arreta integralaren eredua ezartzeko. Horretarako, lan-metodologia zehatz bati jarraitzea, eta zerbitzuko prestakuntza-jarduera jarraituetan parte hartzea, zaintzaren humanizaziorako programak garatzea eta egoiliarrekin eta haien senideekin harreman jarraitua izatea, jarraibide egokiak betez.

–Erreferentziazko langilea izatea, eta, besteak beste, hauek egiten laguntzea: banakako arreta-planak, jarraipenak, bizitza historiak eta beste ebaluazio batzuk.

–Komunitatearen garapenerako edozein programatan parte hartzea, zahar-egoitzan bertan nahiz kanpoan, eta, besteak beste, egoiliarrei laguntzea objektu pertsonalak erosten, paseatzen edo egoitzatik kanpo beste jarduera batzuk egiten.

–Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun sozial eta asistentzial.

1.8. Lan hori egiteko, erabiltzaileen datu pertsonalak eskuratzen ahalko ditu, osasunari buruzkoak barne, eta baimena izanen du fitxategiak dauden tokietara sartzeko. Une oro konfidentzialtasuna gordeko du datu pertsonalei buruz eta egindako lanen ondorioz jasotzen duen informazio guztiei buruz (egoera fisikoa, prozesu patologikoak, egoiliarren familia-egoera, etab.). Daukan informazioa lanpostuaren eginkizun eta beharretarako soilik erabiliko du, eta ez du erabiltzen ahalko lanekoaz besteko helburuetarako, ez eta hirugarren batzuei jakinarazten ahalko ere. Konfidentzialtasunaren betekizuna iraunkorra da.

Konfidentzialtasun betebeharra. Hautatutako izangaiak nahitaez bermatu beharko du konfidentzialtasuna bere lankidetzarengatik edo lanarengatik ezagututako datuetarako, datu horiek egoki tratatu beharko ditu, eta sekretu profesionalaren betebeharren mendean geldituko da, bai eta honako hauetan jasotako betebeharren mendean ere: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez), abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (Datu pertsonalak babesteari buruzkoa eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) eta hura garatzeko araudian –edo horiek ordezten edo aldatzen dituen beste edozein arautan–.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo –Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera– langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Frogatu behar dute badutela gizarte erakundeetan mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa emateko lanbide kualifikazioa, zeina ezarrita baitago urriaren 19ko 1368/2007 Errege Dekretuan. Bestela, baldintza hau frogatzeko, eduki beharko dute erizaintzako zainketetako teknikariaren Lanbide Heziketako titulua edo erdi mailako heziketa zikloa (apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretuaren eta apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren bidez ezarritakoak). Arreta soziosanitarioko teknikariaren titulua, edo lehenago eskatutako ziurtagiria edo titulazioa lortu izana frogatzen duen gordekina. (1593/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, 496/2003 Errege Dekretua, maiatzaren 2koa, eta 1379/2008 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa).

Halaber, baldintza hori frogatutzat joko da honako titulu hauetakoren bat izanez gero: DBHko graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa. Kasu horretan, tituluaz gain, honako profesionaltasun ziurtagirietako bat ere eduki beharko da:

Gizarte erakundeetan mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria, abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretuak arautua.

Zaintzaileen/gerokultoreen lanbide-kategoriarako salbuespenezko lanbide gaikuntzaren ziurtagiria, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak edo gizarte zerbitzuetan eskumena duten autonomia erkidegoek xedatutako beste erakunde publiko batek emana.

Zaintzaile gerontologikoaren gaitasun profesionalak aitortzen dituen ziurtagiria, gaitasun horiek ebaluatuta lan esperientziaz eskuratutako gaitasun profesionalak egiaztatzeko prozeduraren bidez.

Atzerrian lortutako tituluekin batera aurkeztu beharko da Espainian homologatuta daudela frogatzen duen jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, eta, gainera, beharrezkoa bada, tituluari zinpeko itzulpena erantsiko zaio.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun funtzionala izatea.

e) Ez egotea dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik, eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik kendua ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez izanik parte hartu nahi dutenek, aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazioa edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira aurreko baldintza horiek. Aurreko apartatuetan eskatutako tituluak agiri bidez egiaztatu beharko dira, deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztuta.

3. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabide orokorra baliatuko da, Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistroan. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak izanen dira deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren araberakoak, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.

3.2. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:

3.2.1. Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

3.2.2. Bigarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.

Izangaiek helbide elektroniko bat adierazi beharko dute eskabidean, han jasoko dituzte-eta jakinarazpenak.

3.3. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute denboran edo baliabideetan ariketak egin ahal izateko, hala adierazi beharko dute eskabidean. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko agiria (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua), organo eskudunak emana.

Denborak eta baliabideak egokitu daitezela eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–IMSERSOk eta autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, onartzen diona prestazio bat jasotzeko eskubidea, hauetako bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina, aurkeztutako datuak edo agiriak okerrekoak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan.

4.2. Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, izangaiek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa, bai eta epaimahaiaren behin betiko osaera ere, kasua bada. Ondotik, aipatu proposamena Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da.

5. oinarria.–Epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua. Eduardo García de Galdiano Baños.

1. epaimahaikidea: Silvia Camaces, Torralba del Ríoko alkatea. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

2. epaimahaikidea: Ane Ganuza, zahar-egoitzako zuzendaria. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

3. epaimahaikidea: María Moreno, i3e-ko aholkularia. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

4. epaimahaikidea: Gema Navascues. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

Epaimahaikide idazkaria: María Eugenia Corera. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

5.2. Epaimahaiak eratu beharko du hautaprobak hasi baino lehen, eta haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da, eta bertan epaimahaiburua eta idazkaria egotea, edo haien ordezkoak.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko arazo guztiak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiko buruak kalitateko botoa erabiltzen ahalko du.

Halaber, oposizio-lehiaketako proba guztiak edo horietako bat zuzen egin daitezen, ahalmena izanen du beharrezkotzat jotzen diren barneko funtzionamendu arauak ebazteko, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei jarraikiz.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarriak dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek berek uko egiteko arrazoiengatik edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa hori.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1.1. Oposizio-lehiaketa eginen da oinarri hauetan zehazten den moduan.

Oposizioa 2026ko irailean hasiko da.

6.1.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizioa. Ondotik, epaimahaiak behar den garaian emanen ditu argitara gainerako proben iragarkiak, Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan.

6.1.3. Probetarako dei bakarra eginen da, eta hartara izangaiek nortasun agiri nazionala daramatela agertu beharko dute. Bazterturik geldituko dira probetara agertzen ez diren izangaiak. Probetan iruzurrik egiten bada, edozein delarik ere, izangaia berehala baztertuko da, eta, gainera, behar diren jarduketa penalak gauzatuko dira, bidezkoak badira.

6.2. Oposizioaldia. (70 puntu).

6.2.1. Proba teoriko-praktikoa: test motako 35 galdera eta erreserbako beste 5 galdera erantzun beharko dira, egiaztatzearren izangaiek lanpostuaz dituzten ezagutzak. Proba horretan 70 puntu lortzen ahal dira gehienez. Hala, zuzen erantzundako galdera bakoitzari 2 puntu emanen zaizkio. Oker erantzundakoek 0,5 puntu kenduko dute. Zuriz uzten diren erantzunek ez dute ez punturik emanen ez kenduko.

Erreserbako galderengatik puntuak emanen dira, bakarrik, baldin azterketako galderaren bat baliogabetzen bada.

Izangaiek ariketa hori egiteko 1,5 ordu izanen dituzte gehienez ere.

Proba hau egiteko ezinen da inolako materialik, testurik edo makinarik kontsultatu. Eramaten ahalko dira bolaluma urdina edo beltza eta 2 zenbakidun arkatza soilik.

Probak egiteko eguna, ordua eta tokia aditzera emanen dira proba hasi baino gutxienez 48 ordu lehenago, Mankomunitatearen informazio-taulan eta web-orrian.

6.3. Lehiaketaldia. (30 puntu).

Oposizioaldiaren lehen fasea gainditu duten izangaiek aurkeztutako merezimenduak baino ez dira baloratuko, jarraikiz deialdi honen I. eranskinari.

Emaitza ez da baztertzailea izanen, eta gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira.

6.3.1. Merezimenduak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko dituzte izangaiek, deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

6.3.2. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia berehalakoan kanporatuko da, abia litezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

6.3.3. Probetan gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko ditu oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak, eta horiekin batera gutun-azal itxiak irekitzeko eguna eta ordua zehaztuko ditu. Behin-behineko kalifikazio horien kontra, izangaiek alegazioak egin ditzakete hiru egun naturaleko epean, Mankomunitatearen erregistro orokorrean. Alegazioak ebatzita, behin betiko zerrendak emanen ditu argitara web-orrian eta iragarki-taulan.

6.3.4. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean bertan azaldutakoaren arabera.

6.3.5. Azken kalifikazioa edo balorazioa aterako da batuz proba teorikoaren puntuazioa (gehienez 70 puntu) eta aurkezturiko merezimenduen puntuazioa (gehienez 30 puntu).

7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Probak gainditu dituztenen zerrenda:

7.1.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda prestatuko du, lortutako puntuazioaren ordenan, eta argitara emanen du web-orrian eta iragarki-taulan. Orobat, zerrenda Batzarrari igorriko dio, espediente osoarekin batera, bai eta puntuazio handiena lortu duten izangaiak lanean hasteko proposamenarekin batera ere.

Proposamen hori iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Azken puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, ebatziko da azterketaren lehen 15 galderetan puntuaziorik handiena duenaren alde. Berdinketak segitzen badu, zozketa bidez ebatziko da.

7.2. Kontratatzeko proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Deialdiaren 2. oinarrian zehaztutako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.

Jatorrizko agiria edo haren kopia konpultsatua aurkeztu behar dira kasu guztietan.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badu.

7.4. Baldin gertatzen bada 6.3 apartatuan aipatutako kasua, baja beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan (7.1 apartatua) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

7.5. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio kontratazioari, ulertuko da lanean hasteko proposamenean sartzen dela hurrengoa den izangaia, hau da, probak gaindituta hurrengoa dena, puntuazioaren arabera.

7.6. Hautapen-prozesua bukaturik, eta probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek aurkeztu ondoren aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak, Mankomunitatearen Batzarrak ebatziko du lan-kontratudun finko gisa lanean has daitezela, deialdi honen xede diren lanpostuetan.

Lanean hasteko proposamen horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanean hasteko, jakinarazpena egiten denetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badute (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko dituzte Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile izateko.

8. oinarria.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

8.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondotik azaltzen diren zerrendak sortuko dira aldi baterako kontrataziorako, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik plazarik lortu ez duten izangaiekin. Kontratazio zerrendak bost urte iraunen du, salbu eta epe laburragoan agortzen bada edo beste deialdi bat egiten bada.

8.1.1. Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.

8.1.2. Probak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

Epaimahaiak espedientea igorrita, Mankomunitatearen Batzarrak aldi baterako lan-kontrataziorako zerrendak onetsiko ditu, eta argitara emanen ditu Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian.

8.2. Mankomunitateko buruaren ardura izanen da zerrenda kudeatzea.

8.3. Behin betiko zerrenda onetsi ondoren, izangaiei dei eginen zaie puntuazio-ordenari zorrotz jarraikiz. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua). Mankomunitateak egiaztatuko ditu behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.

8.4. Dei egiteko arau orokorrak:

8.4.1. Deiak egiteko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

8.4.2. Izangaiei deitzeko, jarraikiko zaie aurreko apartatuetan ezarritako lehentasun irizpideei.

8.4.3. Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.

8.4.4. Dei bakoitzaren oharra jasoko da, aipaturik gorabeherak, eguna eta ordua.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 8.4.2 apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaio.

8.4.5. Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, zerrendan zuten tokiari eutsiko diote.

8.4.6. Hiru hilabetekoak edo laburragoak izanen direla aurreikusten den kontratazioetan edo lanpostua premiaz bete behar eta arestian dei egiteko ezarritako bi eguneko epea itxaron ezin denetan, izangaiarekin harremanetan jartzea lortu ondoren lanean berehala hastea onartzen duen lehenengo izangaiari eskainiko zaizkio, bete behar izan gabe artikulu honen 3. apartatuan ezarritakoa.

8.4.7. Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie eskainiko beste lanpostu bat betetzeko kontrataziorik, salbu deialdia beste lanpostu bati dagokion beste zerrenda batetik egiten denean.

8.4.8. Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia osatzeko, zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin, kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.

8.5. Deiak, amatasun edo adopzio lizentzien kasuetan.

Amatasun edo adopzio lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barnean aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jasotzen duten izangaiei, kontratua onartzen badute, hura erreserbatuko zaie, lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.

Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontratuak ustez izanen duen iraupena ikusita, aukera badute lanpostuan benetan hasteko.

Lanpostuan sartuko dira amatasun edo adopzio lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere erditu ondoren amarentzat ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatutakoan.

8.6. Kontratazio eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek uko egiten baldin badio eskaini zaion lanpostuari, zerrendaren bukaerara pasatuko da, salbu frogatzen badu honako egoera hauetako batean dagoela:

a) Uko egitera behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik.

b) Aldi baterako ezintasun egoeran egotea, edo lizentzia izatea ama izateagatik edo adoptatzeagatik. Arrazoi horregatik kontratu bati uko egiten diotenak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta behar bezala frogatzen duten arte uko egiteko arrazoia bukatu dela.

c) Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa nahiz harreran hartua edo adoptatua.

d) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adinarengatik, istripuarengatik edo eritasunarengatik.

e) Norberaren ezkontza edota, uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen arabera, pareko egoeran suertatzea (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio-araubidekoa edo lan-araubidekoa.

g) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Aurreko apartatuan azaltzen diren kasuetan izangaiek jakinarazi beharko dute badaudela lanerako prest. Hala jakinarazten ez den artean, dena delako izangaiak ez dira egonen deitzeko moduan, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko deialdi honi dagokion zerrendatik.

Apartatu honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, segituko dute lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean.

8.7. Zerrendetatik baztertzea.

Ondoko kasuotan izangaiak zerrendatik baztertuta geldituko dira:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu eta horren arrazoia baldin bada administrazio publiko edo pribatuan sartzea. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azken tokira pasatuko da.

d) Lanpostua bertan behera uztea.

e) Ez gainditzea bi hilabeteko probaldia, edo kontratua azkentzen bazaio diziplina-espediente bat dela-eta; behin betiko baztertuko da dagoen zerrenda guztietatik.

f) Kontratua azkentzea diziplinazko arau-hauste baten ondorioz.

g) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, kontratatzen den langileak ez duelako gaitasunik lanpostuan aritzeko edo hartara ez delako egokitu, ikusirik errendimendu eskasa, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio.

h) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

8.8. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen-prozesutik baztertuko dira, Mankomunitateko buruaren ebazpen bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

8.9. Datu pertsonalen babesa.

Bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin, honako hau jakinarazten da (Datuak Babesteko Europako Erregelamendua, DBEO):

–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratatu aurreko neurriak aplikatzeko), eta DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzeko).

–Datuak zein helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta zehaztu ahal izateko deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak ere. Aplikatuko da artxiboen eta agirien gaineko araudia (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo gardentasun atariaren bitartez, non informazio gehiago baitago eskura.

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintza onetsi zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo errekurritu nahi den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Epaimahaiak ematen dituen egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Los Arcosen, 2026ko uztailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izen-deiturak: .................................................................................................................................; adinez nagusia; NANa: ........................................; jaioteguna: .............(e)ko ..................aren ..........(a); jaioterria: ...................................................; nazionalitatea: ...................................................; egungo bizitokia: ..................................................., kalea: ................................................................................, zenbakia: ........., posta-kodea: .........................; telefonoa: .........................................; helbide elektronikoa: .......................................................................................

Zure aurrera azaldu, eta adierazten dut:

Eskatzen dudala onartua izatea gerokultorearen lanpostua betetzeko deialdiaren hautaprobetan, Los Arcosko zahar-egoitzan aritzeko. Lanpostua oposizio-lehiaketa bidez beteko da, eta kontratua mugagabea izanen da. Halaber, adierazten dut deialdiaren oinarriak ezagutzen ditudala eta osorik onartzen ditudala.

Honekin batera, aurkezten ditut deialdian eskatutako frogagiri guztiak, bai eta merezimenduenak ere, balora ditzaten.

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa:

............................................................................

Horrenbestez:

Eskatzen dut onartua izatea, hautaprobetan parte hartzeko.

.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

A) Laneko esperientzia. (Gehienez 20 puntu).

–Zahar-egoitza edo eguneko zentro publiko zein pribatuetan gerokultore lanetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 2 puntu.

–Beste baliabide publiko zein pribatu batzuetan gerokultore lanetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 1 puntu, eta gehienez ere 10 puntu.

Esperientzia denborak urte osoa egiten ez badu, proportzioan dagokiona emanen zaio.

Egin diren zerbitzuak frogatuko dira soilik administrazio publikoak edo dagokion enpresak emandako ziurtagirien bidez.

B) Prestakuntza ikastaroak. (Gehienez 10 puntu).

Baremazioa egin ahal izateko, prestakuntzak gutxienez 10 ordukoak izanen dira, eta ez dira kontuan hartuko hortik beherakoak.

–Pertsonarengan zentratutako arretaren arloko prestakuntza programak egiteagatik, prestakuntza ziurtatuko 10 orduko: 0,5 puntu.

–Lanpostuarekin zerikusia duten gaien arloko hobekuntza-ikastaroak egiteagatik, jatorrizko tituluaren edo fotokopia konpultsatuaren bidez frogatuta. (Mobilizazioak, zainketa aringarriak, jokabide-arazoen maneiua, dementziak, komunikazioa, disfagiak, lehen sorospenak, laneko arriskuen prebentzioa).

–Prestakuntza ziurtatuko 10 orduko: 0,25 puntu, eta gehienez ere 5 puntu.

Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.

Betiere, hautaprobak egin ondotik baloratuko dira merezimenduak, eta bertan jasoko dira izen-deiturak eta puntuazioa.

III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea: oinarrizko kontzeptuak. Eskubideak eta betebeharrak laneko segurtasunean. Lan-osasuna: izaera biologiko, kimiko, fisiko eta psikologikoko arriskuak. Prebentzio neurriak. Lanaren ondoriozko patologiak: lanbide-gaixotasunaren kontzeptuak, lan-istripua. Ergonomia: gorputzaren mekanika.

2. Osasunaren/gaixotasunaren kontzeptua. Bilakaera eta paradigmak. Osasunean eragina duten faktoreak.

3. Lantaldearen eta diziplina anitzeko lantaldearen kontzeptua. Komunikazioa (kontzeptua eta motak), komunikazioan eragina duten faktoreak, komunikatzeko gaitasun sozialak. Enpatia eta entzute aktiboa. Laguntza emozionala ematea pazienteari, zaintzaile nagusiari eta familiari.

4. Pazientearen eskubideak, betebeharrak eta autonomia. Sekretu profesionala: kontzeptua eta arautze juridikoa. Historia klinikoa: definizioak, eginkizunak eta historia motak. Historia klinikoaren lege eta osasun alderdiak. Agirien diseinua eta normalizazioa.

5. Hondakinen kudeaketa: definizioa, sailkapena, biltegiratzea, garraioa, ezabaketa eta tratamendua.

6. Mugitzeko arazoak dituen pazienteari laguntzea: mugikortasun eta mugiezintasun fisikoa, mugikortasunean eragiten duten faktoreak. Oinez ibiltzen laguntzeko teknikak. Posizio anatomikoa eta gorputz lerrokadura. Presio bidezko ultzerak: kontzeptua, arrisku-faktoreak, kokapena, etiologia eta prebentzio-neurriak. Mobilizazioa eta gorputz-jarrerak aldatzea. Erortzeko arriskua, prebentzio neurriak. Laguntzeko gailuen erabilera egokia.

7. Pazientea laguntzea eta zaintzea higiene-beharretan. Higiene orokorraren eta partzialaren kontzeptua, azalaren eta ilearen higienea, bainu lagunduaren teknika, ohean dagoen pazientearen higienea. Aho osasuna eta higienea.

8. Pazientea lagundu eta zaintzea, kanporatze lanei dagokienez. Diuresia eta libratzea, enema motak, enemen administrazioa. Ezagutzak eta laguntzeko jarduerak, gernu, digestio eta ondeste aparatuetako zundaketak egiteko.

9. Digestio aparatuaren anatomofisiologia eta patologia. Metabolismoa, nutrizioa eta hari lotutako patologiak. Pazientea lagundu eta zaintzea elikaduran eta nutrizioan. Elikaduraren eta nutrizioaren kontzeptua, elikagaiak eta haien sailkapena, dietak eta dieta terapeutiko motak. Elikadura enterala eta parentala: kontzeptua eta teknikak.

10. Medikamentuak emateko arau orokorrak, emateko bideak, neurriak aldez aurretik, bitartean eta eman ondotik. Medikamentuak biltegiratu eta kontserbatzea. Segurtasun klinikoa: gertaera kaltegarriak identifikatzea.

11. Urgentzia/emergentzia kontzeptua. Bihotz-biriken oinarrizko erreanimazioa, oinarrizko bizi euskarria. Bihotz-biriketako geldialdietarako orga. Lehen sorospenak: politraumatizatuak, erreak, shock egoerak, intoxikazioa, zauriak, hemorragiak eta asfixiak.

12. Osasun mentaleko pazientea zaintzea eta laguntzea honako hauetan: komunitate terapeutikoan eta eguneko ospitalean, eta errehabilitazio psikosozialaren esparruan, arreta komunitarioan eta etxeko bisitetan.

13. Pazientea zaintzea eta laguntzea, miaketa bat egiteko eta ebakuntza kirurgiko baterako prestatzean: posizio anatomikoak. Ebakuntza egin aurretiko eta ondorengo arreta.

14. Laguntza eta zainketak zaharrei: zahartasunaren kontzeptua, zaharraren zaintza, zahartzeari lotutako aldaketa fisiologikoak. Dementzia duen pazienteari laguntzea.

15. Laguntza eta zainketak hil hurren den pazienteari; zainketa aringarriak: gaixotasun terminalaren kontzeptua, arazo nagusiak. Dolua, motak eta adierazpenak, laguntza ematea zaintzaile nagusiari eta familiari. Hil ondoko zainketak.

16. Zaintzaren humanizazioa.

17. Pertsonarengan zentratutako arreta integralaren eredua.

18. Nahigabeko bakardadea, entzute aktiboa, enpatia, erabakiak hartzeko gaitasuna, erresilientzia, jokabidearen nahasmenduak.

19. Mugitzeko arazoak dituen egoiliarrari laguntzea: laguntza teknikoak, higiene beharrak, kanporatze beharrak. Diuresia eta libratzea.

2.–SUKALDARIEN LANPOSTURAKO OINARRI ARAUTZAILEAK

Deialdia, alde batetik, izangaien zerrendak eratzeko sukaldarien 2 lanpostu betetzeko, %85eko lanaldi partzialekoak, lan-kontratudun finkoen araubidean, eta, bestetik, kontratazioetarako zerrenda bat osatzeko, erantzutearren Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zahar-egoitzan, sukaldarien lanpostuan, sortzen diren beharrei

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da sukaldarien 2 plaza betetzea, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian, lan-araubide finkoan aritzeko. Plazak %85eko lanaldi partzialekoak dira, eta zenbaki hauek dituzte plantilla organikoan:

5.–Sukaldaria; maila: 4; %85eko lanaldi partziala.

6.–Sukaldaria; maila: 4; %85eko lanaldi partziala.

Guztiak dira Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko plantillan sartzeko.

Plaza horiek guztiak agertzen dira Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2026rako lan publikoaren eskaintzan, zeina onetsi baitzen 2026ko uztailaren 16an egin bilkuran. Erabakia, oinarri arautzaileekin batera, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hauek osatu nahi dira, hautapen-prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako lan kontratuak egiteko, 8. oinarrian xedatutakoarekin bat:

c) Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.

d) Gainditu ez duten izangaien zerrenda.

1.2. Lan kontratu finkoa eginen zaie deialdi honetako hautaprobak puntuaziorik handienarekin gainditzen dutenei, zentroan lan egiteko. Ordainsariak izanen dira 4. mailari dagozkion oinarrizkoak, zehazturik dagoen bezala zahar-egoitzako hitzarmenean, sukaldarien lanposturako.

1.3. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da. Bitarte horretan, Mankomunitateak kontratu-harremana suntsiarazi edo hutsaltzen ahalko du, baldin eta ez badira betetzen lanpostuari lotutako zereginak espero den lan-errendimendu edo -gaitasunarekin, betez ezartzen dena aplikatzekoa den hitzarmen propioan.

1.4. Hautaprobak gaindituta hautatuak gertatzen diren izangaiak lanean hasten direnean, Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko bilakatuko dira ondorio guztietarako, lanean hasten diren egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie.

1.5. Lanaldi osoan edo partzialean jardun beharko dute. Zerbitzuaren beharretara egokituko dira lanaldiaren araubidea eta ordutegia, eta noiznahi aldatzen ahalko dute organo eskudunek, zerbitzuaren beharren arabera.

1.6. Hautaproben emaitzak zerrenda bat osatzeko ere erabiliko dira, aldi baterako kontratazioak egiteko, sortzen diren beharrei erantzuna eman behar zaienerako. Hori guztia betez ezartzen dena ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.d) artikuluan (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretua).

Aipatutako zerrendak deuseztatuko eta bertan behera utziko du aurreko beste edozein zerrenda, xede bera duena. Gehienez ere bost urteko indarraldia izanen du, hura onesteko ebazpena ematen denetik hasita.

Bi hilabeteko probaldia ere ezartzen da deialdiaren apartatu honen bidez egiten diren aldi baterako kontratazioetarako, eta epe horretan edozein alderdik hutsaltzen ahalko du kontratua.

1.7. Deialdiaren xede den lanpostuaren kategoriarako eta sukaldariaren lanpostuko zereginetarako egokiak diren lan eta eginkizunetan arituko da. Kontratatzen den langilea zuzenean egonen da zentroko zuzendaritzaren mendean, eta haren eginkizun nagusia izanen da egoitzako menuak prestatu eta egitea.

Jarraian zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita hari eskatu eta haiekin eta/edo bere titulazioarekin, gaikuntzarekin edo gaitasun profesionalarekin zerikusia dutenak ere:

–Menuak ezarritakoaren arabera prestatzea, betiere egokituta gizarte- eta osasun-arlotik edo nutrizio-arlotik idatziz ematen diren argibideetara. Dieten zaintza berezia.

–Prestatutako menuak daramatzaten gurdien muntaketa xedatzea sukaldeko langileen artean.

–Menuen kalitatea eta aurkezpena zaintzea.

–Kopurua egokitzea medikuek agindutakoari.

–Elikagaiak jasotzea eta biltegiratzea, kantitatea eta kalitatea gainbegiratuta.

–Eskabideak aurkeztea zerbitzu orokorren koordinatzaileari edo gobernantari, eta haiek kudeatzea, hala aurreikusita dagoenean.

–Bere nagusi hurrenarekin batera, gainbegiratzea elikagaien kudeaketaren ondoriozko datu ekonomikoak, hala aurreikusita dagoenean.

–Egunero zaintzea elikagaiak noiz iraungiko diren eta hozkailuetan zuzen banatzen direla, elikagai bakoitzaren ezaugarrien arabera eta osasun arloko agintaritzak ezarritako araudiaren arabera.

–Egunero prestatzen diren menuen laginak gordetzea, indarrean dagoen araudiarekin bat.

–Era berean, gainbegiratzea sukaldeko makinak eta tresnak garbi daudela.

–Gastronomiako instalazioen, ekipamenduen eta tresnen garbitasuna, mantentze-lanak eta ordena antolatzea, gainbegiratzea eta kontrolatzea.

–Garbiketa lanetan parte hartzea.

–Begiratzea sukaldeko tresnak eta makinak behar bezala erabiltzen direla eta egoera onean daudela.

–Zaborra kontrolatzea eta gainbegiratzea, indarrean dauden arauei jarraituz.

–Hondakinak zentroan zehaztutako tokira eramatea, hortik kanpora eraman ahal izateko.

–Otorduetan menuak platereratzea.

–Bere eremu funtzionalean kolaboratzea, talde teknikoak hala eskatuta, erabiltzaileek sukaldaritzari lotuta izaten ahal dituzten hezkuntza-premietan.

–Nagusiari jakinaraztea bere lanean ikusitako gorabeherak edo anomaliak.

–Begiratzea sukaldeko langile guztien uniformea zuzena dela eta higiene-neurri egokiak betetzen direla.

–Elikagaien higienea kontrolatzea eta erregistratzea, elikagaien kutsadura-arriskuak behatuz, ontziratzea eta manipulazioa kontuan izanik eta oinarri harturik arriskuen analisia eta kontrol-puntu kritikoen (AAKPK) prebentzio-sistema eta egindako eragiketak.

–Kontu handia izatea alergenoak dituzten elikagaiekin, indarrean dagoen legeriaren arabera.

–Bere kategoriari dagozkion eta hitzarmen propioan jasotzen diren eginkizun guztiak.

1.8. Lan hori egiteko, erabiltzaileen datu pertsonalak eskuratzen ahalko ditu, osasunari buruzkoak barne, eta baimena izanen du fitxategiak dauden tokietara sartzeko. Une oro konfidentzialtasuna gorde beharko du datu pertsonalei buruz eta egindako lanen ondorioz jasotzen duen informazio guztiei buruz (egoera fisikoa, prozesu patologikoak, egoiliarren familia-egoera eta abar). Daukan informazioa soilik erabiltzen ahalko du lanpostuaren eginkizun eta beharretarako, eta ezin izanen du erabili lanekoaz besteko helburuetarako, ez eta hirugarren batzuei jakinarazi ere. Konfidentzialtasunaren betekizuna iraunkorra da.

Konfidentzialtasun betebeharra. Hautatutako izangaiak nahitaez bermatu beharko du konfidentzialtasuna bere lankidetzarengatik edo lanarengatik ezagututako datuetarako, datu horiek egoki tratatu beharko ditu, eta sekretu profesionalaren betebeharren mendean geldituko da, bai eta honako hauetan jasotako betebeharren mendean ere: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez), abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (Datu pertsonalak babesteari buruzkoa eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) eta hura garatzeko araudian –edo horiek ordezten edo aldatzen dituen beste edozein arautan–.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo –Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera– langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun funtzionala izatea.

e) Ez egotea dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik, eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik kendua ez izatea.

g) Espainiako nazionalitatea ez izanik parte hartu nahi dutenek, aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazioa edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira aurreko baldintza horiek. Aurreko apartatuetan eskatutako tituluak agiri bidez egiaztatu beharko dira, deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztuta.

3. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabide orokorra baliatuko da, Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistroan. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak izanen dira deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren araberakoak, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.

3.2. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:

3.2.1. Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

3.2.2. Bigarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.

Izangaiek helbide elektroniko bat adierazi beharko dute eskabidean, han jasoko dituzte-eta jakinarazpenak.

3.3. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute denboran edo baliabideetan ariketak egin ahal izateko, hala adierazi beharko dute eskabidean. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko agiria (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua), organo eskudunak emana.

Denborak eta baliabideak egokitu daitezela eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–IMSERSOk eta autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, onartzen diona prestazio bat jasotzeko eskubidea, hauetako bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina, aurkeztutako datuak edo agiriak okerrekoak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, izangaiek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa, bai eta epaimahaiaren behin betiko osaera, kasua bada. Ondotik, aipatu proposamena Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da.

5. oinarria.–Epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua. Eduardo García de Galdiano Baños.

1. epaimahaikidea: Silvia Camaces, Torralba del Ríoko alkatea. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

2. epaimahaikidea: Ane Ganuza, zahar-egoitzako zuzendaria. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

3. epaimahaikidea: María Moreno, i3e-ko aholkularia. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

4. epaimahaikidea: Gema Navascues. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

Epaimahaikide idazkaria: María Eugenia Corera. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

5.2. Epaimahaiak eratu beharko du hautaprobak hasi baino lehen, eta haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da, eta bertan epaimahaiburua eta idazkaria egotea, edo haien ordezkoak.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko arazo guztiak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiko buruak kalitateko botoa erabiltzen ahalko du.

Halaber, oposizio-lehiaketako proba guztiak edo horietako bat zuzen egin daitezen, ahalmena izanen du beharrezkotzat jotzen diren barneko funtzionamendu arauak ebazteko, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei jarraikiz.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarriak dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek berek uko egiteko arrazoiengatik edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa hori.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1.1. Oposizio-lehiaketa eginen da oinarri hauetan zehazten den moduan.

Oposizioa 2026ko irailean hasiko da.

6.1.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizioa. Ondotik, epaimahaiak behar den garaian emanen ditu argitara gainerako proben iragarkiak, Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan.

6.1.3. Probetarako dei bakarra eginen da, eta hartara izangaiek nortasun agiri nazionala daramatela agertu beharko dute. Bazterturik geldituko dira probetara agertzen ez diren izangaiak. Probetan iruzurrik egiten bada, edozein delarik ere, izangaia berehala baztertuko da, eta, gainera, behar diren jarduketa penalak gauzatuko dira, bidezkoak badira.

6.2. Oposizioaldia. (70 puntu).

6.2.1. Proba teoriko-praktikoa: test motako 35 galdera eta erreserbako beste 5 galdera erantzun beharko dira, egiaztatzearren izangaiek lanpostuaz dituzten ezagutzak. Proba horretan 70 puntu lortzen ahal dira gehienez. Hala, zuzen erantzundako galdera bakoitzari 2 puntu emanen zaizkio. Oker erantzundakoek 0,5 puntu kenduko dute. Zuriz uzten diren erantzunek ez dute ez punturik emanen ez kenduko. Gainditzeko, 35 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Erreserbako galderengatik puntuak emanen dira, bakarrik, baldin azterketako galderaren bat baliogabetzen bada.

Izangaiek ariketa hori egiteko 1,5 ordu izanen dituzte gehienez ere.

Proba hau egiteko ezinen da inolako materialik, testurik edo makinarik kontsultatu. Eramaten ahalko dira bolaluma urdina edo beltza eta 2 zenbakidun arkatza soilik.

Probak egiteko eguna, ordua eta tokia aditzera emanen dira proba hasi baino gutxienez 48 ordu lehenago, Mankomunitatearen informazio-taulan eta web-orrian.

6.3. Lehiaketaldia. (30 puntu).

Oposizioaldiaren lehen fasea gainditu duten izangaiek aurkeztutako merezimenduak baino ez dira baloratuko, jarraikiz deialdi honen II. eranskinari.

Emaitza ez da baztertzailea izanen, eta gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira.

6.3.1. Merezimenduak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko dituzte izangaiek, deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko. Ez dira baloratuko eskabideak aurkezteko epetik kanpo alegatzen edo frogatzen diren merezimenduak.

6.3.2. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia berehalakoan kanporatuko da, abia litezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

6.3.3. Probetan gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko ditu oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak, eta horiekin batera gutun-azal itxiak irekitzeko eguna eta ordua zehaztuko ditu. Behin-behineko kalifikazio horien kontra, izangaiek alegazioak egin ditzakete hiru egun naturaleko epean, Mankomunitatearen erregistro orokorrean. Alegazioak ebatzita, behin betiko zerrendak emanen ditu argitara web-orrian eta iragarki-taulan.

6.3.4. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean bertan azaldutakoaren arabera.

6.3.5. Azken kalifikazioa edo balorazioa aterako da batuz proba teorikoaren puntuazioa (gehienez 70 puntu) eta aurkezturiko merezimenduen puntuazioa (gehienez 30 puntu).

7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Probak gainditu dituztenen zerrenda:

7.1.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda prestatuko du, lortutako puntuazioaren ordenan, eta argitara emanen du web-orrian eta iragarki-taulan. Orobat, zerrenda Batzarrari igorriko dio, espediente osoarekin batera, bai eta puntuazio handiena lortu duten izangaiak lanean hasteko proposamenarekin batera ere.

Proposamen hori iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Azken puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, ebatziko da azterketaren lehen 15 galderetan puntuaziorik handiena duenaren alde. Berdinketak segitzen badu, zozketa bidez ebatziko da.

7.2. Kontratatzeko proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Deialdiaren 2. oinarrian zehaztutako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.

Jatorrizko agiria edo haren kopia konpultsatua aurkeztu behar dira kasu guztietan.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badu.

7.4. Baldin gertatzen bada 6.3 apartatuan aipatutako kasua, baja beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan (7.1 apartatua) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

7.5. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio kontratazioari, ulertuko da lanean hasteko proposamenean sartzen dela hurrengoa den izangaia, hau da, probak gaindituta hurrengoa dena, puntuazioaren arabera.

7.6. Hautapen-prozesua bukaturik, eta probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek aurkeztu ondoren aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak, Mankomunitatearen Batzarrak ebatziko du lan-kontratudun finko gisa lanean has daitezela, deialdi honen xede diren lanpostuetan.

Lanean hasteko proposamen horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanean hasteko, jakinarazpena egiten denetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badute (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko dituzte Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile izateko.

8. oinarria.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

8.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondotik azaltzen diren zerrendak sortuko dira aldi baterako kontrataziorako, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik plazarik lortu ez duten izangaiekin. Kontratazio zerrendak bost urte iraunen du, salbu eta epe laburragoan agortzen bada edo beste deialdi bat egiten bada.

8.1.1. Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.

8.1.2. Probak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

Epaimahaiak espedientea igorrita, Mankomunitatearen Batzarrak aldi baterako lan-kontrataziorako zerrendak onetsiko ditu, eta argitara emanen ditu Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian.

8.2. Mankomunitateko buruaren ardura izanen da zerrenda kudeatzea.

8.3. Behin betiko zerrenda onetsi ondoren, izangaiei dei eginen zaie puntuazio-ordenari zorrotz jarraikiz. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua). Mankomunitateak egiaztatuko ditu behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.

8.4. Dei egiteko arau orokorrak:

8.4.1. Deiak egiteko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

8.4.2. Izangaiei deitzeko, jarraikiko zaie aurreko apartatuetan ezarritako lehentasun irizpideei.

8.4.3. Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.

8.4.4. Dei bakoitzaren oharra jasoko da, aipaturik gorabeherak, eguna eta ordua.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da, eta 8.6 apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaio.

8.4.5. Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, zerrendan zuten tokiari eutsiko diote.

8.4.6. Hiru hilabetekoak edo laburragoak izanen direla aurreikusten den kontratazioetan edo lanpostua premiaz bete behar eta arestian dei egiteko ezarritako bi eguneko epea itxaron ezin denetan, izangaiarekin harremanetan jartzea lortu ondoren lanean berehala hastea onartzen duen lehenengo izangaiari eskainiko zaizkio, bete behar izan gabe artikulu honen 3. apartatuan ezarritakoa.

8.4.7. Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie eskainiko beste lanpostu bat betetzeko kontrataziorik, salbu deialdia beste lanpostu bati dagokion beste zerrenda batetik egiten denean.

8.4.8. Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia osatzeko, zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin, kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.

8.5. Deiak, amatasun edo adopzio lizentzien kasuetan.

Amatasun edo adopzio lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barnean aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jasotzen duten izangaiei, kontratua onartzen badute, hura erreserbatuko zaie, lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.

Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontratuak ustez izanen duen iraupena ikusita, aukera badute lanpostuan benetan hasteko.

Lanpostuan sartuko dira amatasun edo adopzio lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere erditu ondoren amarentzat ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatutakoan.

8.6. Kontratazio eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek uko egiten baldin badio eskaini zaion lanpostuari, zerrendaren bukaerara pasatuko da, salbu frogatzen badu honako egoera hauetako batean dagoela:

h) Uko egitera behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik.

i) Aldi baterako ezintasun egoeran egotea, edo lizentzia izatea ama izateagatik edo adoptatzeagatik. Arrazoi horregatik kontratu bati uko egiten diotenak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta behar bezala frogatzen duten arte uko egiteko arrazoia bukatu dela.

j) Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa nahiz harreran hartua edo adoptatua.

k) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

l) Norberaren ezkontza edota, uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen arabera, pareko egoeran suertatzea (Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

m) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio-araubidekoa edo lan-araubidekoa.

n) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Aurreko apartatuan azaltzen diren kasuetan izangaiek jakinarazi beharko dute badaudela lanerako prest. Hala jakinarazten ez den artean, dena delako izangaiak ez dira egonen deitzeko moduan, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko deialdi honi dagokion zerrendatik.

Apartatu honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, segituko dute lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean.

8.7. Zerrendetatik baztertzea.

Ondoko kasuotan izangaiak zerrendatik baztertuta geldituko dira:

i) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

j) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

k) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu eta horren arrazoia baldin bada administrazio publiko edo pribatuan sartzea. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azken tokira pasatuko da.

l) Lanpostua bertan behera uztea.

m) Ez gainditzea bi hilabeteko probaldia, edo kontratua azkentzen bazaio diziplina-espediente bat dela-eta; behin betiko baztertuko da dagoen zerrenda guztietatik.

n) Kontratua azkentzea diziplinazko arau-hauste baten ondorioz.

o) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, kontratatzen den langileak ez duelako gaitasunik lanpostuan aritzeko edo hartara ez delako egokitu, ikusirik errendimendu eskasa, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio.

p) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

8.8. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen-prozesutik baztertuko dira, Mankomunitateko buruaren ebazpen bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

8.9. Datu pertsonalen babesa.

Bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin, honako hau jakinarazten da (Datuak Babesteko Europako Erregelamendua, DBEO):

–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratatu aurreko neurriak aplikatzeko), eta DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzeko).

–Datuak zein helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta zehaztu ahal izateko deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak ere. Aplikatuko da artxiboen eta agirien gaineko araudia (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo gardentasun atariaren bitartez, non informazio gehiago baitago eskura.

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintza onetsi zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo errekurritu nahi den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Epaimahaiak ematen dituen egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Los Arcosen, 2026ko uztailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izen-deiturak: ................................................................................................................................; adinez nagusia; NANa: ........................................; jaioteguna: ..........(e)ko ...................aren ..........(a); jaioterria: ...................................................; nazionalitatea: ...................................................; egungo bizitokia: ..................................................., kalea: ................................................................................, zenbakia: ........., posta-kodea: .........................; telefonoa: .........................................; helbide elektronikoa: .......................................................................................

Zure aurrera azaldu, eta adierazten dut:

Eskatzen dudala onartua izatea sukaldariaren lanpostua betetzeko deialdiaren hautaprobetan, Los Arcosko zahar-egoitzan aritzeko. Lanpostua oposizio-lehiaketa bidez beteko da, eta kontratua mugagabea izanen da. Halaber, adierazten dut deialdiaren oinarriak ezagutzen ditudala eta osorik onartzen ditudala.

Honekin batera, aurkezten ditut deialdian eskatutako frogagiri guztiak, bai eta merezimenduenak ere, balora ditzaten.

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa:

............................................................................

Horrenbestez:

Eskatzen dut onartua izatea, hautaprobetan parte hartzeko.

.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n

(Sinadura)

II. ERANSKINA

A) Laneko esperientzia. (Gehienez 20 puntu).

–Zahar-egoitza edo eguneko zentro publiko zein pribatuetan sukaldari lanetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 2 puntu.

–Beste baliabide publiko zein pribatu batzuetan sukaldari lanetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 1 puntu, eta gehienez ere 10 puntu.

Esperientzia denborak urte osoa egiten ez badu, proportzioan dagokiona emanen zaio.

Egin diren zerbitzuak frogatuko dira soilik administrazio publikoak edo dagokion enpresak emandako ziurtagirien bidez.

B) Prestakuntza ikastaroak. (Gehienez 10 puntu).

Baremazioa egin ahal izateko, prestakuntzak gutxienez 10 ordukoak izanen dira, eta ez dira kontuan hartuko hortik beherakoak.

–Sukaldaritzako eta gastronomiako erdi mailako teknikariaren titulua edukitzeagatik: 7 puntu.

–Lanpostuarekin zerikusia duten gaien arloko hobekuntza-ikastaroak egiteagatik, jatorrizko tituluaren edo fotokopia konpultsatuaren bidez frogatuta. (Adibidez: sukaldaritza, dietak, elikagaien kutsadura, arriskuen analisia eta kontrol-puntu kritikoak, laneko arriskuak eta berdintasuna). Prestakuntza ziurtatuko 10 orduko: 0,25 puntu, eta gehienez ere 10 puntu.

Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.

Betiere, hautaprobak egin ondotik baloratuko dira merezimenduak, eta bertan jasoko dira izen-deiturak eta puntuazioa.

III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Higieneari, garbiketari eta desinfekzioari buruzko arauak.

2.–Nutrizioa.

3.–Laneko arriskuen prebentzioa.

4.–Egoiliarraren elikadura.

5.–Dietetika.

6.–Eskabideak kudeatzea: albaranak eta fakturak.

7.–Arriskuen analisia eta kontrol-puntu kritikoak.

8.–Laneko arriskuen legea.

9.–Sukaldaritza egoitzetan.

3.–GARBITZAILEEN LANPOSTUAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

Deialdia, alde batetik, zerrendak eratzeko garbitzaileen 2 lanpostu betetzeko, %78ko lanaldi partzialekoak, lan-kontratudun finkoen araubidean, eta, bestetik, kontratazioetarako zerrenda bat osatzeko, erantzutearren Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zahar-egoitzan, garbitzaileen lanpostuan, sortzen diren beharrei

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da garbitzaileen 2 plaza betetzea, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian, lan-araubide finkoan aritzeko. Plazak %78ko lanaldi partzialekoak dira, eta zenbaki hauek dituzte plantilla organikoan:

7.–Garbitzailea; maila: 4; %78ko lanaldi partziala.

8.–Garbitzailea; maila: 4; %78ko lanaldi partziala.

Guztiak dira Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko plantillan sartzeko.

Plaza horiek guztiak agertzen dira Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2026rako lan publikoaren eskaintzan, zeina onetsi baitzen 2026ko uztailaren 16an egin bilkuran. Erabakia, oinarri arautzaileekin batera, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hauek osatu nahi dira, hautapen-prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako lan kontratuak egiteko, 8. oinarrian xedatutakoarekin bat:

e) Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.

f) Gainditu ez duten izangaien zerrenda.

1.2. Lan kontratu finkoa eginen zaie deialdi honetako hautaprobak puntuaziorik handienarekin gainditzen dutenei, zentroan lan egiteko. Ordainsariak izanen dira 4. mailari dagozkion oinarrizkoak, zehazturik dagoen bezala zahar-egoitzako hitzarmenean, garbitzaileen lanposturako.

1.3. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da. Bitarte horretan, Mankomunitateak kontratu-harremana suntsiarazi edo hutsaltzen ahalko du, baldin eta ez badira betetzen lanpostuari lotutako zereginak espero den lan-errendimendu edo -gaitasunarekin, betez ezartzen dena aplikatzekoa den hitzarmen propioan.

1.4. Hautaprobak gaindituta hautatuak gertatzen diren izangaiak lanean hasten direnean, Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko bilakatuko dira ondorio guztietarako, lanean hasten diren egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie.

1.5. Lanaldi osoan edo partzialean jardun beharko dute. Zerbitzuaren beharretara egokituko dira lanaldiaren araubidea eta ordutegia, eta noiznahi aldatzen ahalko dute organo eskudunek, zerbitzuaren beharren arabera.

1.6. Hautaproben emaitzak zerrenda bat osatzeko ere erabiliko dira, aldi baterako kontratazioak egiteko, sortzen diren beharrei erantzuna eman behar zaienerako. Hori guztia betez ezartzen dena ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.d) artikuluan (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretua).

Aipatutako zerrendak deuseztatuko eta bertan behera utziko du aurreko beste edozein zerrenda, xede bera duena. Gehienez ere bost urteko indarraldia izanen du, hura onesteko ebazpena ematen denetik hasita.

Bi hilabeteko probaldia ere ezartzen da deialdiaren apartatu honen bidez egiten diren aldi baterako kontratazioetarako, eta epe horretan edozein alderdik hutsaltzen ahalko du kontratua.

1.7. Deialdiaren xede den lanpostuaren kategoriarako eta garbitzailearen lanpostuko zereginetarako egokiak diren lan eta eginkizunetan arituko da. Kontratatzen den langilea zuzenean egonen da zentroko zuzendaritzaren mendean, eta haren eginkizun nagusia izanen da egoitzako instalazio guztiak garbitu eta zaintzea.

–Zentroko eremu guztiak garbi mantentzea, garbitasun, ordena eta higiene egoera ezin hobean.

–Lan egin bitartean ikusten dituen matxuren eta narriaduren berri ematea gainbegiraleari.

–Zentroko arropa zuria eta egoiliarren arropak garbitu, zaindu, konpondu eta lisatzea.

–Egoiliarren arropen identifikazio marketan ikusten dituen akatsak gainbegiraleari jakinaraztea.

–Zentroko biltegietan eta egoiliarren armairuetan banatzea arropa zuria eta egoiliarren arropa.

–Bere kategoriari dagozkion eta hitzarmen propioan jasotzen diren eginkizun guztiak.

1.8. Lan hori egiteko, erabiltzaileen datu pertsonalak eskuratzen ahalko ditu, osasunari buruzkoak barne, eta baimena izanen du fitxategiak dauden tokietara sartzeko. Une oro konfidentzialtasuna gorde beharko du datu pertsonalei buruz eta egindako lanen ondorioz jasotzen duen informazio guztiei buruz (egoera fisikoa, prozesu patologikoak, egoiliarren familia-egoera eta abar). Daukan informazioa soilik erabiltzen ahalko du lanpostuaren eginkizun eta beharretarako, eta ezin izanen du erabili lanekoaz besteko helburuetarako, ez eta hirugarren batzuei jakinarazi ere. Konfidentzialtasunaren betekizuna iraunkorra da.

Konfidentzialtasun betebeharra. Hautatutako izangaiak nahitaez bermatu beharko du konfidentzialtasuna bere lankidetzarengatik edo lanarengatik ezagututako datuetarako, datu horiek egoki tratatu beharko ditu, eta sekretu profesionalaren betebeharren mendean geldituko da, bai eta honako hauetan jasotako betebeharren mendean ere: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez), abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (Datu pertsonalak babesteari buruzkoa eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) eta hura garatzeko araudian –edo horiek ordezten edo aldatzen dituen beste edozein arautan–.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo –Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera– langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun funtzionala izatea.

e) Ez egotea dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik, eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik kendua ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez izanik parte hartu nahi dutenek, aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazioa edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira aurreko baldintza horiek. Aurreko apartatuetan eskatutako tituluak agiri bidez egiaztatu beharko dira, deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztuta.

3. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabide orokorra baliatuko da, Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistroan. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak izanen dira deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren araberakoak, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.

3.2. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:

3.2.1. Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

3.2.2. Bigarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.

Izangaiek helbide elektroniko bat adierazi beharko dute eskabidean, han jasoko dituzte-eta jakinarazpenak.

3.3. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute denboran edo baliabideetan ariketak egin ahal izateko, hala adierazi beharko dute eskabidean. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko agiria (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua), organo eskudunak emana.

Denborak eta baliabideak egokitu daitezela eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–IMSERSOk eta autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, onartzen diona prestazio bat jasotzeko eskubidea, hauetako bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina, aurkeztutako datuak edo agiriak okerrekoak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, izangaiek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa, bai eta epaimahaiaren behin betiko osaera, kasua bada. Ondotik, aipatu proposamena Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da.

5. oinarria.–Epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua. Eduardo García de Galdiano Baños.

1. epaimahaikidea: Silvia Camaces, Torralba del Ríoko alkatea. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

2. epaimahaikidea: Ane Ganuza, zahar-egoitzako zuzendaria. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

3. epaimahaikidea: María Moreno, i3e-ko aholkularia. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

4. epaimahaikidea: Gema Navascues. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

Epaimahaikide idazkaria: María Eugenia Corera. Ordezkoa: legearen arabera izendatzen dena.

5.2. Epaimahaiak eratu beharko du hautaprobak hasi baino lehen, eta haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da, eta bertan epaimahaiburua eta idazkaria egotea, edo haien ordezkoak.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko arazo guztiak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiko buruak kalitateko botoa erabiltzen ahalko du.

Halaber, oposizio-lehiaketako proba guztiak edo horietako bat zuzen egin daitezen, ahalmena izanen du beharrezkotzat jotzen diren barneko funtzionamendu arauak ebazteko, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei jarraikiz.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarriak dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek berek uko egiteko arrazoiengatik edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa hori.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1.1. Oposizio-lehiaketa eginen da oinarri hauetan zehazten den moduan.

Oposizioa 2026ko irailean hasiko da.

6.1.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizioa. Ondotik, epaimahaiak behar den garaian emanen ditu argitara gainerako proben iragarkiak, Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan.

6.1.3. Probetarako dei bakarra eginen da, eta hartara izangaiek nortasun agiri nazionala daramatela agertu beharko dute. Bazterturik geldituko dira probetara agertzen ez diren izangaiak. Probetan iruzurrik egiten bada, edozein delarik ere, izangaia berehala baztertuko da, eta, gainera, behar diren jarduketa penalak gauzatuko dira, bidezkoak badira.

6.2. Oposizioaldia. (70 puntu).

6.2.1. Proba teoriko-praktikoa: test motako 35 galdera eta erreserbako beste 5 galdera erantzun beharko dira, egiaztatzearren izangaiek lanpostuaz dituzten ezagutzak. Proba horretan 70 puntu lortzen ahal dira gehienez. Hala, zuzen erantzundako galdera bakoitzari 2 puntu emanen zaizkio. Oker erantzundakoek 0,5 puntu kenduko dute. Zuriz uzten diren erantzunek ez dute ez punturik emanen ez kenduko. Gainditzeko, 35 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Erreserbako galderengatik puntuak emanen dira, bakarrik, baldin azterketako galderaren bat baliogabetzen bada.

Izangaiek ariketa hori egiteko 1,5 ordu izanen dituzte gehienez ere.

Proba hau egiteko ezinen da inolako materialik, testurik edo makinarik kontsultatu. Eramaten ahalko dira bolaluma urdina edo beltza eta 2 zenbakidun arkatza soilik.

Probak egiteko eguna, ordua eta tokia aditzera emanen dira proba hasi baino gutxienez 48 ordu lehenago, Mankomunitatearen informazio-taulan eta web-orrian.

6.3. Lehiaketaldia. (30 puntu).

Oposizioaldiaren lehen fasea gainditu duten izangaiek aurkeztutako merezimenduak baino ez dira baloratuko, jarraikiz deialdi honen II. eranskinari.

Emaitza ez da baztertzailea izanen, eta gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira.

6.3.1. Merezimenduak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko dituzte izangaiek, deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko. Ez dira baloratuko eskabideak aurkezteko epetik kanpo alegatzen edo frogatzen diren merezimenduak.

6.3.2. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia berehalakoan kanporatuko da, abia litezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

6.3.3. Probetan gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko ditu oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak, eta horiekin batera gutun-azal itxiak irekitzeko eguna eta ordua zehaztuko ditu. Behin-behineko kalifikazio horien kontra, izangaiek alegazioak egin ditzakete hiru egun naturaleko epean, Mankomunitatearen erregistro orokorrean. Alegazioak ebatzita, behin betiko zerrendak emanen ditu argitara web-orrian eta iragarki-taulan.

6.3.4. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean bertan azaldutakoaren arabera.

6.3.5. Azken kalifikazioa edo balorazioa aterako da batuz proba teorikoaren puntuazioa (gehienez 70 puntu) eta aurkezturiko merezimenduen puntuazioa (gehienez 30 puntu).

7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Probak gainditu dituztenen zerrenda:

7.1.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda prestatuko du, lortutako puntuazioaren ordenan, eta argitara emanen du web-orrian eta iragarki-taulan. Orobat, zerrenda Batzarrari igorriko dio, espediente osoarekin batera, bai eta puntuazio handiena lortu duten izangaiak lanean hasteko proposamenarekin batera ere.

Proposamen hori iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Azken puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, ebatziko da azterketaren lehen 15 galderetan puntuaziorik handiena duenaren alde. Berdinketak segitzen badu, zozketa bidez ebatziko da.

7.2. Kontratatzeko proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Deialdiaren 2. oinarrian zehaztutako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.

Jatorrizko agiria edo haren kopia konpultsatua aurkeztu behar dira kasu guztietan.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badu.

7.4. Baldin gertatzen bada 6.3 apartatuan aipatutako kasua, baja beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan (7.1 apartatua) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

7.5. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio kontratazioari, ulertuko da lanean hasteko proposamenean sartzen dela hurrengoa den izangaia, hau da, probak gaindituta hurrengoa dena, puntuazioaren arabera.

7.6. Hautapen-prozesua bukaturik, eta probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek aurkeztu ondoren aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak, Mankomunitatearen Batzarrak ebatziko du lan-kontratudun finko gisa lanean has daitezela, deialdi honen xede diren lanpostuetan.

Lanean hasteko proposamen horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanean hasteko, jakinarazpena egiten denetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badute (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko dituzte Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile izateko.

8. oinarria.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

8.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondotik azaltzen diren zerrendak sortuko dira aldi baterako kontrataziorako, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik plazarik lortu ez duten izangaiekin. Kontratazio zerrendak bost urte iraunen du, salbu eta epe laburragoan agortzen bada edo beste deialdi bat egiten bada.

8.1.1. Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.

8.1.2. Probak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

Epaimahaiak espedientea igorrita, Mankomunitatearen Batzarrak aldi baterako lan-kontrataziorako zerrendak onetsiko ditu, eta argitara emanen ditu Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian.

8.2. Mankomunitateko buruaren ardura izanen da zerrenda kudeatzea.

8.3. Behin betiko zerrenda onetsi ondoren, izangaiei dei eginen zaie puntuazio-ordenari zorrotz jarraikiz. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua). Mankomunitateak egiaztatuko ditu behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.

8.4. Dei egiteko arau orokorrak:

8.4.1. Deiak egiteko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

8.4.2. Izangaiei deitzeko, jarraikiko zaie aurreko apartatuetan ezarritako lehentasun irizpideei.

8.4.3. Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.

8.4.4. Dei bakoitzaren oharra jasoko da, aipaturik gorabeherak, eguna eta ordua.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da, eta 8.6 apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaio.

8.4.5. Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, zerrendan zuten tokiari eutsiko diote.

8.4.6. Hiru hilabetekoak edo laburragoak izanen direla aurreikusten den kontratazioetan edo lanpostua premiaz bete behar eta arestian dei egiteko ezarritako bi eguneko epea itxaron ezin denetan, izangaiarekin harremanetan jartzea lortu ondoren lanean berehala hastea onartzen duen lehenengo izangaiari eskainiko zaizkio, bete behar izan gabe artikulu honen 3. apartatuan ezarritakoa.

8.4.7. Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie eskainiko beste lanpostu bat betetzeko kontrataziorik, salbu deialdia beste lanpostu bati dagokion beste zerrenda batetik egiten denean.

8.4.8. Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia osatzeko, zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin, kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.

8.5. Deiak, amatasun edo adopzio lizentzien kasuetan.

Amatasun edo adopzio lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barnean aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jasotzen duten izangaiei, kontratua onartzen badute, hura erreserbatuko zaie, lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.

Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontratuak ustez izanen duen iraupena ikusita, aukera badute lanpostuan benetan hasteko.

Lanpostuan sartuko dira amatasun edo adopzio lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere erditu ondoren amarentzat ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatutakoan.

8.6. Kontratazio eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek uko egiten baldin badio eskaini zaion lanpostuari, zerrendaren bukaerara pasatuko da, salbu frogatzen badu honako egoera hauetako batean dagoela:

o) Uko egitera behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik.

p) Aldi baterako ezintasun egoeran egotea, edo lizentzia izatea ama izateagatik edo adoptatzeagatik. Arrazoi horregatik kontratu bati uko egiten diotenak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta behar bezala frogatzen duten arte uko egiteko arrazoia bukatu dela.

q) Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa nahiz harreran hartua edo adoptatua.

r) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

s) Norberaren ezkontza edota, uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen arabera, pareko egoeran suertatzea (Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

t) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio-araubidekoa edo lan-araubidekoa.

u) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Aurreko apartatuan azaltzen diren kasuetan izangaiek jakinarazi beharko dute badaudela lanerako prest. Hala jakinarazten ez den artean, dena delako izangaiak ez dira egonen deitzeko moduan, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko deialdi honi dagokion zerrendatik.

Apartatu honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, segituko dute lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean.

8.7. Zerrendetatik baztertzea.

Ondoko kasuotan izangaiak zerrendatik baztertuta geldituko dira:

q) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

r) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

s) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu eta horren arrazoia baldin bada administrazio publiko edo pribatuan sartzea. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azken tokira pasatuko da.

t) Lanpostua bertan behera uztea.

u) Ez gainditzea bi hilabeteko probaldia, edo kontratua azkentzen bazaio diziplina-espediente bat dela-eta; behin betiko baztertuko da dagoen zerrenda guztietatik.

v) Kontratua azkentzea diziplinazko arau-hauste baten ondorioz.

w) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, kontratatzen den langileak ez duelako gaitasunik lanpostuan aritzeko edo hartara ez delako egokitu, ikusirik errendimendu eskasa, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio.

x) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

8.8. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen-prozesutik baztertuko dira, Mankomunitateko buruaren ebazpen bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

8.9. Datu pertsonalen babesa.

Bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin, honako hau jakinarazten da (Datuak Babesteko Europako Erregelamendua, DBEO):

–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratatu aurreko neurriak aplikatzeko), eta DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzeko).

–Datuak zein helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta zehaztu ahal izateko deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak ere. Aplikatuko da artxiboen eta agirien gaineko araudia (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo gardentasun atariaren bitartez, non informazio gehiago baitago eskura.

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintza onetsi zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo errekurritu nahi den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Epaimahaiak ematen dituen egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Los Arcosen, 2026ko uztailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izen-deiturak: ...............................................................................................................................; adinez nagusia; NANa: ........................................; jaioteguna: ..........(e)ko ......................aren ..........(a); jaioterria: ...................................................; nazionalitatea: ...................................................; egungo bizitokia: ..................................................., kalea: ................................................................................, zenbakia: ........., posta-kodea: .........................; telefonoa: .........................................; helbide elektronikoa: .......................................................................................

Zure aurrera azaldu, eta adierazten dut:

Eskatzen dudala onartua izatea garbitzailearen lanpostua betetzeko deialdiaren hautaprobetan, Los Arcosko zahar-egoitzan aritzeko. Lanpostua oposizio-lehiaketa bidez beteko da, eta kontratua mugagabea izanen da. Halaber, adierazten dut deialdiaren oinarriak ezagutzen ditudala eta osorik onartzen ditudala.

Honekin batera, aurkezten ditut deialdian eskatutako frogagiri guztiak, bai eta merezimenduenak ere, balora ditzaten.

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa:

............................................................................

Horrenbestez:

Eskatzen dut onartua izatea, hautaprobetan parte hartzeko.

.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n

(Sinadura)

II. ERANSKINA

A) Laneko esperientzia. (Gehienez 20 puntu).

–Zahar-egoitza edo eguneko zentro publiko zein pribatuetan garbitzaile lanetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 2 puntu.

–Beste baliabide publiko zein pribatu batzuetan garbitzaile lanetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 1 puntu, eta gehienez ere 10 puntu.

Esperientzia denborak urte osoa egiten ez badu, proportzioan dagokiona emanen zaio.

Egin diren zerbitzuak frogatuko dira soilik administrazio publikoak edo dagokion enpresak emandako ziurtagirien bidez.

B) Prestakuntza ikastaroak. (Gehienez 10 puntu).

Baremazioa egin ahal izateko, prestakuntzak gutxienez 10 ordukoak izanen dira, eta ez dira kontuan hartuko hortik beherakoak.

–Lanpostuarekin zerikusia duten gaien arloko hobekuntza-ikastaroak egiteagatik, jatorrizko tituluaren edo fotokopia konpultsatuaren bidez frogatuta. (Adibidez: garbiketa eta desinfekzioa, esterilizazioa, laneko arriskuen prebentzioa, lehen sorospenak eta berdintasuna). Prestakuntza ziurtatuko 10 orduko: 0,25 puntu, eta gehienez ere 10 puntu.

Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.

Betiere, hautaprobak egin ondotik baloratuko dira merezimenduak, eta bertan jasoko dira izen-deiturak eta puntuazioa.

III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.

–Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea: oinarrizko kontzeptuak. Eskubideak eta betebeharrak laneko segurtasunean. Lan-osasuna: izaera biologiko, kimiko, fisiko eta psikologikoko arriskuak. Prebentzio neurriak. Lanaren ondoriozko patologiak: lanbide-gaixotasunaren kontzeptuak, lan-istripua. Ergonomia: gorputzaren mekanika.

–Garbiketa, desinfekzioa, asepsia, antisepsia eta esterilizazioa. Desinfektatzaileak eta antiseptikoak: ekintza mekanismoak eta garbiketa metodoak. Gehien erabiltzen diren antiseptikoak eta desinfektatzaileak. Esterilizazio kontzeptua. Esterilizazio metodoak. Esterilizazioaren kontrol motak. Kalitatearen kontrola. Material esterilaren manipulazioa eta kontserbazioa.

–Hondakinen kudeaketa: definizioa, sailkapena, biltegiratzea, garraioa, ezabaketa eta tratamendua.

–Garbiketako eta ikuztegiko produktuen erabilera: produktu motak, erabiltzeko neurriak, dosifikazioa eta manipulazioa.

–Erregistroak mantentzea eta oharrak hartzea: garbiketako erregistroak mantentzeko eta oharrak hartzeko teknikak, zerbitzu orokorrak.

–Norbera babesteko ekipamendua (NBE) erabiltzea: larrialdiei erantzuteko teknikak.

Iragarkiaren kodea: L2611460