185. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Akats-zuzenketa, honako honetan: oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako (basozaina) plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Olaztiko alkateak 268/2026 Ebazpena eman du 2026ko irailaren 4an. Hona hemen ebazpenaren testua:

Ikusirik akats material bat dagoela Alkatetzak 2026ko maiatzaren 7an emandako 154/2026 Ebazpenean, zeinaren bidez izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten baita, zerbitzu anitzetako plaza bat (basozaina) oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Kontuan hartuta honako hau xedatuta dagoela berariaz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan:

"Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Eta, hortaz, erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1.q) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Aipatutako akats materiala zuzentzea Alkatetzak 2026ko maiatzaren 7an emandako 154/2026 Ebazpenaren eranskinean, zeinaren bidez izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten baita, zerbitzu anitzetako plaza bat (basozaina) oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

–Onartuak:

ASIER ARRIZABALAGA SANCHEZ

SERGIO ESPUELAS RUIZ

FERMIN GONZALEZ GARATE

IÑIGO CORDAN IBARGUREN

ORLANDO ARTIEDA CADENA

JAVIER LANDA OTAEGUI

IVAN ARZOZ LARRAGA

ION GOICOECHEA VIANA

IDOIA HUALDE IGLESIAS

ASIER ALVAREZ DE EULATE MUJIKA

–Baztertuak:

Ez du 3. oinarria bete. Ez du titulurik aurkeztu.

ENEKO GUAJARDO ASURABARRENA

OIER MITXELENA MAZKIARAN

IZAI JANICES ETXEBERRIA

Izangai baztertuek erreklamazioak jartzen ahalko dituzte behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunen barruan.

2. Ebazpen hau helaraztea epaimahaikideei, horren berri ematea osoko bilkurari, eginen duen hurrengo bilkuran, eta onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda zuzendua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Olaztin, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2611984