2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Oposizio-lehiaketa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko. Izendapen proposamen osagarria
Alkatearen 923/2026 Ebazpena.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko abenduaren 13an hartu erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin arkitekto teknikoaren plaza bat, Lizarrako Udalaren zerbitzura aritzeko (plazak 3.2 kodea zuen 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an, argitaratutako plantilla organikoan). Izendapena, bestetik, 2026ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an. Dena den izangaiak ez zuen karguaren jabetza hartu deialdiaren 9.3 oinarrian adierazi epean.
Horiek horrela, eta bat etorriz deialdiaren 9. oinarrian gaindituen zerrendari eta izendapen proposamenari buruz araututa dagoenarekin eta epaimahaiaren izendapen proposamen osagarriarekin, alkatetza honek hau erabaki du:
Lehenengoa.–Izendapen proposamen osagarria egitea, María Carmen Equiza Goñiren alde, arkitekto teknikoaren lanpostuan aritu dadin Lizarrako Udalaren zerbitzuan, funtzionario gisa (plazak 3.2 kodea du plantilla organikoan); izan ere, gaindituen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaia da, eta deialdiko baldintzak betetzen ditu.
Bigarrena.–Izendapen proposamen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea deialdiaren 9.3 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituela Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.
Laugarrena.–Udalbatzaren osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.
Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2026ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2611544