1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko irailaren 2an hartua, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu zen eta haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren.
Foru dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, Kontseiluak hamahiru kide izanen ditu: kontseiluburua, zeina lan arloko eskumena duen departamentuko titularra izanen baita, eta hamabi kontseilukide, honela izendatuak: lau kide Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatzeko, Kontseiluko buruak proposaturik; lau kide langile autonomoen elkarte profesionalen artetik aukeratuak; bi kide enpresabururen elkarteak ordezkatzeko; eta bi kide sindikatuak ordezkatzeko.
Orobat, alderdi parte-hartzaile bakoitzak izendatzen dituen kontseilukideak adina ordezko izenda ditzake.
Foru dekretu horren 4.2 artikuluak ezartzen duenez, Kontseiluko kideen agintaldiak lau urte iraunen du, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta epe hori igarotakoan, Kontseilua erabat berritu beharko da. Kideen eta haien ordezkoen ordezkapenak eginez gero, kide berria karguan egonen da ordezkatuari lau urte horiek betetzeko geratzen zitzaion denbora bete arte.
Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez (2022ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 10ekoa), Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.
Era berean, Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 28an (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 264. zenbakia, abenduaren 22koa), 2025eko apirilaren 16an (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 86. zenbakia, maiatzaren 2koa) eta 2025eko urriaren 29an (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 228. zenbakia, azaroaren 14koa) hartutako erabakien bidez, ordezkariak eta haien ordezkoak ordeztu ziren.
Agintaldi orokorraren legezko epea bukatu denez, Kontseilua osorik berritu behar da.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 30eko 404E/2026 Foru Aginduaren bidez (2026ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa), langile autonomoen elkarte profesionalek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan izanen duten parte-hartzea zehazteko deialdia onetsi zen. Deialdi horren barruan aurkeztutako eskaerak ireki, tramitatu eta kalifikatu ondoren, eta egiaztatu delarik ezen, urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 3.3 artikuluan arautzen den bezala, Kontseiluaren osaera orekatua dela, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan aurreikusi bezala, bidezkoa da behar diren izendapenak egitea, bat etorriz foru dekretu horren 4. artikuluarekin.
Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kide hauek izendatzea:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari gisa:
–Lan arloko eskumena duen zuzendari nagusia.
–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.
–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.
–Merkataritza arloko eskumena duen zuzendari nagusia.
b) UPTA-NAVARRA langile autonomoen elkarte profesionalaren ordezkari gisa:
Titularra: Javier Marzo López jauna.
Ordezkoa: Alberto Burgaleta Cabrero jauna.
c) CEAT langile autonomoen elkarte profesionalaren ordezkari gisa:
Titularra: Danny Imízcoz Osés jauna.
Ordezkoa: María Soledad Mendizábal Crespo andrea.
d) ATA-Navarra langile autonomoen elkarte profesionalaren ordezkari gisa:
1. titularra: Juan Carlos Equiza Larrea jauna.
2. titularra: Ignacio Ezcurra Ibarrola jauna.
1. ordezkoa: Ione Nieto Rayo andrea.
2. ordezkoa: José Luis Perea Blanquer jauna.
e) Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (CEN) ordezkari gisa:
1. titularra: Carlos Fernández Valdivieso jauna.
2. titularra: Jesús Ignacio Sanz Pérez jauna.
1. ordezkoa: Javier Iradiel Ibáñez jauna.
2. ordezkoa: Marta García-Drake García-Barberena andrea.
f) Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuaren ordezkari gisa:
Titularra: Pilar Ruiz Cobo andrea.
Ordezkoa: David Marcaláin Pérez jauna.
g) Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren ordezkari gisa:
Titularra: Eva Azanza Bengoechea andrea.
Ordezkoa: Augusto Paredes Antón jauna.
2. Lan Zerbitzuko zuzendaria izendatzea Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko idazkari titular.
3. Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 3.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, lanaren arloan eskumena duen departamentuko titularra izanen da Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko burua.
4. Erabaki hau Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Lan Zerbitzuko Lan Autonomoaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko irailaren 2an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.
Iragarkiaren kodea: F2611870