183. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

345E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita ez dela bidezkoa aurkeztutako aldaketa-proiektua gauzatzea, antolamendu zooteknikoaren arloko araudia ez betetzeagatik, Abeltzaintza Zerbitzuak 2024ko azaroaren 13an emandako txostenaren arabera (ebazpen honen eranskinean dago txosten horren kopia), eta jarduketak artxibatzea erabakitzen baita.

Espediente mota

Ingurumen baimen bateratua aldatzeko jakinarazpena

Espedientearen kodea

0001-0057-2026-000040

Hasiera eguna

2026-04-21

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

-

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / Sartu gabeko zentroa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / Sartu gabeko zentroa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

Instalazioa

Zerri-gizendegia

Titularra

Maria Estela Arana Aicua

Ingurumen identifikaziorako zenbakia

3117808562

Tokia

10. poligonoa, 135. lurzatia, La Torre alderdia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 618311,000 eta Y: 4689849,000

Udalerria

Murillo el Cuende

Proiektua

Zerri-gizendegia (dagoen instalazioa handitzea, 1.300 buru izatetik 2.498 izatera)

Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 10.12 taldean.

2026ko apirilaren 21ean, titularrak bere instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi du, zerri-gizendegia ezartzeko (dagoen instalazioa handitzea, 1.300 buru izatetik 2.498 izatera), hau da, nabe bat (gizentzeko 1.198 zerri jartzeko) eraikitzea eta minda-putzu berri bat egitea.

Ikusirik industria-instalazioaren aldaketa-proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpena eta egiaztagiriak, zerbitzu honek uste du aldaketa hori aldaketa funtsezkoa dela, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 37. artikuluan xedatutakoaren arabera; izan ere, aldaketak honakoak dakartza berekin: instalazioaren ekoizpen-ahalmena %25 baino gehiago handitzea produktu-unitateetan; uraren, lehengaien edo energiaren kontsumoan baimendutako kantitateak %25 baino gehiago handitzea; produktu kimikoak, substantzia arriskutsu garrantzitsuak eta hondakinak biltegiratzeko guztizko ahalmena %40 baino gehiago handitzea, materia- eta produktu-unitateetan adierazita; eta instalazioaren edo establezimenduaren edozein handitze, berez 1.000 m² eraiki baino handiagoa dena.

2026ko ekainaren 25ean, Abeltzaintza Zerbitzuak instalazioa aldatzeko proiektuaren aurkako txostena egin zuen, eskatutako gutxieneko distantziak ez betetzeagatik. Txosten horren kopia ebazpen honi erantsi zaio.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Deklaratzea ez dela bidezkoa aurkeztutako aldaketa-proiektua gauzatzea, antolamendu zooteknikoaren arloko araudia ez betetzeagatik, Abeltzaintza Zerbitzuak 2024ko azaroaren 13an emandako txostenaren arabera (ebazpen honen eranskinean dago txosten horren kopia), eta jarduketak artxibatzea erabakitzea.

Bigarrena.–Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Arana Aicua, Maria Estelari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2611662