6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
VALTIERRAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusi berezirako deialdia
Ureztatzaileen elkarte hau arautzen duten ordenantzetan ezarritakoa betez, elkarteko buruak batzar nagusi berezirako deia egiten du ondotik zehazten diren gaiak aztertzeko. Batzarra 2026ko irailaren 23an eginen da elkartearen egoitzan, 20:30ean lehenbiziko deialdian, eta 21:00etan bigarren deialdian, baldin eta lehenengo deialdian ez badago gehiengo osorako behar adina boto.
Gai-zerrenda:
Lehenengoa.–Aurreko bilkuraren akta irakurtzea.
Bigarrena.–Onestea, bidezkoa bada, Iriego enpresaren esku uztea ureztatzaileen elkartearen kudeaketa osoa.
Hirugarrena.–Galde-eskeak.
Batzarrera joan ahal izateko beste partaide batzuk ordezkatzeko baimenarekin, baimen horiek aurkeztu beharko dira Valtierrako Ureztatzaileen Elkartearen bulegoetan, 2026ko irailaren 21eko 13:00ak baino lehen, haiek egiaztatzeko, bat etorriz Valtierrako Ureztatzaileen Elkartea arautzen duten ordenantzen 49. artikuluarekin.
Valtierran, 2026ko irailaren 4an.–Elkarteko burua, José Álvaro García Santafé.
Iragarkiaren kodea: P2612136