2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jarduera-lizentzia iraungitzea. Esnetarako behi aziendaren ustiategia
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikulua oinarri hartuta, Ultzamako Alkatetzaren abuztuaren 25eko 166/2026 Ebazpenaren bidez, deklaratzen da espediente hau iraungi eta artxibatzen dela izapide gehiagorik gabe: jarduera sailkaturako eta obretarako lizentzia, Francisca Azpiroz Bengoecheak eskatuta izapidetu dena, Zenozko (Ultzama) 5. poligonoko 3020. lurzatian esne-behien ustiategi baterako. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Berariaz adierazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahalko direla: berraztertze-errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 29/1998 Legearen 8. artikulua).
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2611609