183. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aterpea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Jarduera sailkatuak: aterpea.

Sustatzailea: Uharte Arakilgo Udala.

Tokia: Uharte Arakilgo 1. poligonoko 850. partzela, Itxesi 61.

Uharte Arakilen, 2026ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2611645