2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Tebas-Muru Artederretako alkateak, 2026ko irailaren 1ean, ebazpen bat eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Tebas-Muru Artederretako alkatearen eginkizunak eskuordetzea Ana Iribarren Ancil alkateordeari, 2026ko irailaren 15etik urriaren 12ra bitarte, biak barne.
Tebas-Muru Artederretako Udaleko Alkatetzako titularra kanpoan egonen da, justifikatutako arrazoiengatik, 2026ko irailaren 15etik urriaren 12ra bitarte, biak barne. Hori dela eta, eta udal zerbitzuak eskaintzen jarraitzea bermatzeko, titularra ordeztu behar da.
Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak honako hau ezartzen du (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak): "Alkateordeek ordeztuko dute alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)".
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluak dioena: "alkateordeei dagozkie alkatearen eginkizunak, izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean (...)".
Alkatearen 2023ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez, José Isidro Izpura Zabalza izendatu zen lehen alkateorde, eta Ana Irigoyen Ancil, berriz, bigarren alkateorde.
Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskumenak erabiliz, honako ebazpen hau eman dut:
EBAZPENA:
Lehena.–Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzea Ana Iribarren Ancil alkateordeari, 2026ko irailaren 15etik urriaren 12ra bitarte, biak barne, egun horietan karguaren eginkizunak gauzatu ditzan.
Bigarrena.–Eskuordetzea indarrean egonen da soil-soilik adierazitako egunetan; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan argitaratzea, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoarekin.
Laugarrena.–Dekretu hau indarrean jarriko da sinatu eta hurrengo egunean.
Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Tebas-Muru Artederretan, 2026ko irailaren 1ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2611853