1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
599/2026 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, akats bat zuzentzen duena Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abuztuaren 19ko 556/2026 Ebazpenean, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan jasotako finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzen baitira 2026-2027 ikasturterako.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak abuztuaren 19an emandako 556/2026 Ebazpenaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan jasotako finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratu ziren, 2026-2027 ikasturterako.
Ebazpen horren eranskinean akats bat atzeman da, "D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (ordutegi osoa / lanaldi erdia)" izeneko atalean, ez baitira aipatzen unitate guztien kopuruari dagokion azpimoduluko titulua eta unitate kopurua.
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, aipatutako zuzenketa proposatuz.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abuztuaren 19ko 556/2026 Ebazpenaren eranskineko "D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (ordutegi osoa / lanaldi erdia)" izeneko atalean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan jasotako finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratu ziren, 2026-2027 ikasturterako. Hau da zuzenketa:
Honako hau dioen tokian:
D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (ordutegi osoa / lanaldi erdia).
Guztirako modulua batuketa honen emaitza izanen da: lanaldi osoko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi lanaldi erdiko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ikastetxeko unitate guztien kopuruari dagokion azpimodulua.
LANALDI OSOKO UNITATEEN AZPIMODULUA | | LANALDI ERDIKO UNITATEEN AZPIMODULUA | | |
UNITATEAK | AZPIMODULUA | | UNITATEAK | AZPIMODULUA | | GARBITZAILEAK | AZPIMODULUA |
1 | 87.853,80 | | 1 | 24.299,05 | | | |
2 | 128.916,21 | | 2 | 48.598,11 | | 0,5 | 27.780,84 |
3 | 169.978,61 | | 3 | 72.897,16 | | 1 | 49.722,03 |
4 | 211.041,02 | | 4 | 97.196,21 | | 1,5 | 71.663,22 |
5 | 252.103,43 | | 5 | 121.495,27 | | 1,5 | 77.564,73 |
6 | 293.165,84 | | 6 | 145.794,32 | | 2 | 99.505,91 |
7 | 334.228,25 | | 7 | 170.093,37 | | 2 | 105.407,41 |
8 | 375.290,66 | | 8 | 194.392,43 | | 2 | 111.308,93 |
9 | 416.353,06 | | 9 | 218.691,48 | | 2 | 117.210,44 |
10 | 457.415,47 | | 10 | 242.990,53 | | 2,5 | 139.151,62 |
11 | 498.477,88 | | 11 | 267.289,59 | | 2,5 | 145.053,13 |
12 | 539.540,29 | | 12 | 291.588,64 | | 2,5 | 150.954,65 |
Honako hau behar du:
D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (ordutegi osoa / lanaldi erdia).
Guztirako modulua batuketa honen emaitza izanen da: lanaldi osoko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi lanaldi erdiko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ikastetxeko unitate guztien kopuruari dagokion azpimodulua.
LANALDI OSOKO UNITATEEN AZPIMODULUA | | LANALDI ERDIKO UNITATEEN AZPIMODULUA | | IKASTETXEKO UNITATE GUZTIEN KOPURUAREN AZPIMODULUA |
UNITATEAK | AZPIMODULUA | | UNITATEAK | AZPIMODULUA | | UNITATEAK | GARBITZAILEAK | AZPIMODULUA |
1 | 87.853,80 | | 1 | 24.299,05 | | | | |
2 | 128.916,21 | | 2 | 48.598,11 | | 2 | 0,5 | 27.780,84 |
3 | 169.978,61 | | 3 | 72.897,16 | | 3 | 1 | 49.722,03 |
4 | 211.041,02 | | 4 | 97.196,21 | | 4 | 1,5 | 71.663,22 |
5 | 252.103,43 | | 5 | 121.495,27 | | 5 | 1,5 | 77.564,73 |
6 | 293.165,84 | | 6 | 145.794,32 | | 6 | 2 | 99.505,91 |
7 | 334.228,25 | | 7 | 170.093,37 | | 7 | 2 | 105.407,41 |
8 | 375.290,66 | | 8 | 194.392,43 | | 8 | 2 | 111.308,93 |
9 | 416.353,06 | | 9 | 218.691,48 | | 9 | 2 | 117.210,44 |
10 | 457.415,47 | | 10 | 242.990,53 | | 10 | 2,5 | 139.151,62 |
11 | 498.477,88 | | 11 | 267.289,59 | | 11 | 2,5 | 145.053,13 |
12 | 539.540,29 | | 12 | 291.588,64 | | 12 | 2,5 | 150.954,65 |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea toki entitate interesdunetara, Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.
4. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2026ko irailaren 1ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2611873