2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 451. lurzatian. Hasierako onespena
Udal honek, 2026ko abuztuaren 14an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Zareko Kale Nagusiko 18an (5. poligonoko 451. lurzatia). Hermanos Moriones Esparzak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Udalaren bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta egin ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten iradokizunak. Hori guztia, bete dadin 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako prozedura (lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko foru dekretua).
Zaren, 2026ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.
Iragarkiaren kodea: L2611490