2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Izena aldatzea kale bati. Jendaurreko informazioa
Pitillasko Udalak, 2026ko abuztuaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen dagokion prozedura abiaraztea, bide publiko baten izena aldatzeko.
Pitillasko Udaleko zerbitzu eskudunek izapidetu dute bide publiko honen izena aldatzeko espedientea:
Egungo izena: Juan Carlos I.aren plaza.
Proposatu den izena: Antonio Cabrero Santamaría plaza.
Espedientea 20 egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, eta kontsultatzen ahalko da Pitillasko Udaleko bulegoetan. Hori dena, bete beharrez urriaren 1eko 39/2025 Legearen 83.2 artikulua (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea). Beren burua interesduntzat dutenak agertu ahal izanen dira, eta aurkezten ahalko dituzte egoki iruditzen zaizkien alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak.
Pitillasen, 2026ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, José Javier Ayerdi Azagra.
Iragarkiaren kodea: L2611497