2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Estatutuen proiektua, Arrosadiko UE 01 unitateko hiri-jarduketarako plan bereziko konpentsazio-batzordearena. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko abuztuaren 24an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 24-AGO-26 (3/UV).
«Iruñeko Udalak, 2023ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Arrosadiko hiri-jarduketarako plan berezia, zeina argitaratu baitzen 2023ko otsailaren 7ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Plan horrek mugatzen du hiri-lurzoru finkatugabeko UE 01 unitatea (1.003,07 m²), eta aurreikusten du hura garatu eta exekutatzea konpentsaziozko jarduketa-sistemaren bidez.
UE 01 unitatea exekuzio-unitate ez-jarraitu bat da, eta hauek osatzen dute: Salado Errekaren kaleko 405/4 eta 406/4 lurzatiak eta Zaragozako etorbideko 506/4 eta 507/4 lurzatiak.
2026ko uztailaren 5ean eskabide bat aurkeztu zen (2026/70377 erregistro-zenbakia), jasotzen zuena UE 01 unitateko konpentsazio-batzordearen estatutuen proiektua.
Espedientean jaso da txosten juridikoa, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelariak egindakoa. Organo horrek bere egiten du eta osorik onartu, eta erabaki honetan gehitu du, beste arrazoiekin batera.
Horiek horrela, honako hau,
ERABAKI DA:
1.–Hasiera batez onestea estatutuen proiektu bat, Arrosadiko UE 01 unitatearen hiri-jarduketarako plan bereziaren konpentsazio-batzordearena, zeina aurkeztu baitzen 2026ko uztailaren 5ean (2026/70377 erregistro-zenbakia). Behin betiko onespenaren izapidean gehitu beharko dira Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako legelariak txosten juridikoan zehaztutako zuzenketak, eta jendaurreko aldian bestelako akatsik sortu edo atzematen bada, baita horien zuzenketak ere.
2.–Espedientea jendaurrean jartzea, hogei eguneko epean, erabakiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.
3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, eta adieraztea epea zenbatzen hasiko dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
4.–Adieraztea estatutuen dokumentua eskuragarri dagoela Udalaren Hirigintza Gerentzian (Armada etorbidea 2, 6. solairua, 31002 Iruña), jendaurreko ordutegian, eta Iruñeko Udalaren web-orrian (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).
5.–Hasierako onespenaren erabaki hau jakinaraztea Cristina Viña Oloróni, prestatutako txosten juridikoarekin batera, baita jarduketa-sistemak ukitutako gainerako erregistroko jabeei ere. Halaber, adieraztea kualifikatu gabeko izapide-egintza dela, eta, ondorioz, alegazioak soilik egiten ahal direla jendaurreko epean. Bestetik, errekurtsoak, halakorik bada, soilik aurkezten ahalko dira behin betiko ebazpenaren kontra».
Iruñean, 2026ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2611484