183. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Deialdia, biometano-instalazio bati buruzko herri-galdeketa egiteko

Urriaren 28ko 27/2002 Foru Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betez (Toki-esparruko Herri-kontsultak arautzen dituen Foru Legea), eta Espainiako Gobernuak baimena eman ostean, alkateak herri-galdeketa bat egiteko deia egin du. Hona hemen galdera:

"Kontuan hartuta biometano-instalazioaren jarduera ekonomikoa positiboa dela udalerrirako, eta gure eremuan sortutako hondakinen kudeaketa zentralizatuko litzatekeela –eta, betiere, hirigintza-plangintza betetzen badu eta ingurumen-baimen guztiak baditu, jarduera segurua izan dadin–, interesgarria iruditzen al zaizu instalazioa jartzea Murillo el Cuendeko udal-mugartean?".

Bozketa 2026ko urriaren 18an egitea erabaki da.

Informazio kanpaina 12 egun naturalekoa izanen da, eta urriaren 5etik 16ra eginen da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin urriaren 28ko 27/2002 Foru Legearen 10.2 artikuluan ezarritakoa (Toki-esparruko Herri-kontsultak arautzen dituen urriaren 28ko 27/2002 Foru Legea).

Arradan (Murillo el Cuende), 2026ko irailaren 11n.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2612148