183. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, "Iparraldeko kolektorea konektatzea hondakin-uren araztegira" proiektuaren lanak direla eta. Jendaurrean jartzea

Eloko Udalak, 2026ko abuztuaren 18an egin osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezartzeko eta arautzeko espediente bat, "Eloko Iparraldeko kolektorea konektatzea hondakin-uren araztegira" proiektuaren lanei lotua.

Erabakia eta espedientea jendaurrean jarriko dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Halaber, onesten da zergadunen zerrenda, eta, horrekin batera, banakako kuotak, zeinak behin-behinekoz kalkulatu baitira, banaketa-irizpideak zerga-oinarriari aplikatuta (espedientearen I. eranskina).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik edo erreklamaziorik, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Elon, 2026ko abuztuaren 24an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2611495