2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatearen 2026ko irailaren 11ko ebazpen baten bidez, alkate udalburuak Udal honetako zinegotzi Rebeca Alves Iturriren esku utzi du 2026ko irailaren 14an udaletxean egitekoa den ezkontza zibila egiteko eskudantzia.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9,3. artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2. artikuluan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Mendabian, 2026ko irailaren 11n.–Alkate udalburua, Javier Martínez Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2612164