2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Finkak normalizatzeko proiektua PIP 1-ean (Irunberriko Alfarería plaza), zeinak ukitzen baititu Irunberriko katastroko 6. poligonoko 132., 133., 134.,135.,136.,137., 138., 139. eta 697. lurzatiak. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko abuztuaren 25eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen finkak normalizatzeko proiektu bat PIP 1-ean (Irunberriko Alfarería plaza), ukitzen dituena Irunberriko katastroko 6. poligonoko 132., 133., 134.,135.,136.,137., 138., 139. eta 697. lurzatiak. Proiektua Itziar Iriarte Zubiria eta Pedro Mariñelarena Albéniz arkitektoek idatzi dute, eta Irunberriko Udalak sustatu du. Proiektuaren xedea da finken konfigurazio fisikoa arautzea eta, horrela, behin betiko onetsitako plangintzaren eskakizunetara egokitzea. Hala bada, bidezkoa da informazio publikoaren izapidea hastea, eta, hortaz, izapideturiko espedientea jendaurrean egonen da udaletxean (Kale Nagusia 46), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok azter dezan eta bidezko alegazioak aurkez ditzan.
Agiria kontsultatzen ahalko da Udalaren egoitza elektronikoan:
https://lumbier.sedelectronica.es/info.0
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta haren aurka, beraz, ezin izanen da aurkeztu inolako errekurtsorik.
Irunberrin, 2026ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2611488