183. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa Udal Planean, 3. sektorearen esparruan (lehengo UA-9) eta 3-UE-15 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena

Udalak, 2026ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Larragako Udal Planean, zehazki, 3. sektorearen esparruan (lehengo U 9 A) eta 3-UE-15 exekuzio-unitatean. Aldaketa Larragako Udalak sustatu du, eta Arkileku SLk idatzi du horren agiri teknikoa.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ondorioz, Udal Planaren aldaketa xehatuaren araudia argitaratzen da.

ONETSITAKO ARAUDIA

6.1. Hiri-lurzoru finkatua.

3. sektoreko 6. apartatuan, araudiaren fitxan, 6.3 apartatua gehitu da. Honako hau dio:

6.3. Xehatua. 3-UC-9A unitatea.

6.3.1. Unitatearen esparrua: hiri-lurzoru finkatuko esparrua, urbanizazio berri batek osatua. Antolamendu-irizpide homogeneo batzuk mantendu behar dira bertan.

6.3.2. Tipologia: familia bakarreko etxebizitza atxikia.

6.3.3. Lerrokadurak: kalera ematen duen lurzatiaren partean, lerrokadura nahitaezkoa izanen da parte horren zabaleraren %50ean. Gainerakoan, gehieneko lerrokadura aplikatuko da.

6.3.4. Solairu kopurua eta garaierak: Beheko solairua eta solairu bat izanen ditu nahitaez. Etxe-sailaren aurrealde bakoitzean teilatu-hegalaren arteko garaiera mantenduko da.

6.3.5. Estalkien malda: homogeneoa izanen da etxe-sailaren aurrealde bakoitzean.

6.2. Hiri-lurzoru finkatugabea.

3-UE-15 unitaterako determinazio xehatu hauek ezartzen dira (egun indarrean daudenak ordezkatuko dituzte):

EK.
AZ.

AZ.
ER.

BIZ.
AZ.

AZ.
PRIB.

GUZTIRA

LIBREAK

BOE

ZUZK. AZ.

BG.
AZ.

GUZTIRA

PRIBATUA

PUBLIKOAK

3-UE-15

5.910,48

2.542

1.779

3.919

12

8

4

835

858

35

23

12

EK. AZ.: Ekarritako azalera, hirigintza-aprobetxamendurako eskubidearekin.

AZ. ER.: Azalera eraikia, gehienez.

BIZ. AZ.: Bizitegi-erabilerarako gehieneko azalera eraikia.

AZ. PRIB.: Ondoriozko azalera pribatua.

ZUZK. AZ.: Espazio libreetarako eta zuzkiduretarako lagatako azalera.

BG. AZ.: Berdegune publikoetarako lagatako azalera.

Larragan, 2026ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2611449