1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
30/2026 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legea dela eta. Foru lege hori artxiboei, dokumentuen kudeaketari eta dokumentu ondareari buruzkoa da.
Aintzat hartuta Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikulua, urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuena,
EBAZTEN DUT:
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, ebazpen honi eranskin gisa gehitu zaiona, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 4an.–Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.
ERANSKINA.–ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ARTEKO LANKIDETZA BATZORDEAREN ERABAKIA, MAIATZAREN 20KO 9/2026 FORU LEGEA DELA ETA. FORU LEGE HORI ARTXIBOEI, DOKUMENTUEN KUDEAKETARI ETA DOKUMENTU ONDAREARI BURUZKOA DA
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak erabaki hau hartu du:
1. Negoziazioak abiatzea, maiatzaren 20ko 9/2026 Foru Legearen 10., 13., 46., 79. eta 80. artikuluei dagokienez azaldutako desadostasunen gainean ebazteko. Foru lege hori artxiboei, dokumentuen kudeaketari eta dokumentu ondareari buruzkoa da.
2. Lantalde bat izendatzea, Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko.
3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, manu horretan berean aipatzen diren ondorioetarako, eta erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa, Ángel Víctor Torres Pérez.–Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2610865