2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona 2026ko bigarren lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie, 2026ko bigarren lauhilekoari dagokionez, ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona borondatez ordaintzeko epea 2026ko azaroaren 4an bukatuko dela.
Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira helbideratu gabeko ordainagiriak.
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, 2026ko irailaren 21ean
Epe hori iragandakoan, Agentzia Exekutibora igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cortesen, 2026ko irailaren 1ean.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2611693