183. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Gazolazko AR-G2 banaketa areako konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko abuztuaren 24ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi ziren Gazolazko AR-G2 banaketa areako konpentsazio batzordearen estatutuak. Banaketa area horretako jabeek sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2026ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2611475