183. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Ziraukiko Udalak aditzera ematen du 2026ko irailaren 30ean bukatuko dela hiri-lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak pagatu daitezke La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak kontuetan kargatuko dira 2026ko irailaren 30ean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legean ezarritako errekarguak eta interesak, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Ziraukin, 2026ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2611619